Itzuli

Zizur Nagusiko Udalak zerbitzu publikoen eta hirigintzaren hobetzearen aldeko apustua egin du 2019ko aurrekontuetan

Zizur Nagusiko Udalak 2019ko Aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur, 11,2 milioirekin eta zerbitzu publikoen eta hirigintza zerbitzuen hobetzean fokaturik. 2018 urtearekiko gastu sabaia %5,7 hazi da (609.370 euro).

Horrela eman dute ezagutzera prentsaurrekoan Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak eta Ales Mimentza Ogasun zinegotziak, 290.000 euro baino gehiagoko gorakada nabarmenduz aurrekontu proiektu honek dituen inbertsioetan 2018ko kontuekiko.

Azkenik, oso modu positiboan baloratu dute legegintzaldi honetan zehar gobernu taldeak aurkeztu dituen laugarren aurrekontuak onartzea, eta lau proiektuak “garaiz eta egoki” aurkeztu direla nabarmendu dute gainera, Zizur Nagusian 2007tik gertatzen ez zena, 2016an onbideratuz egoera.

Izena eman gure buletina jasotzeko