Itzuli

Zizur Nagusiko Udalari egonkortasuna emateko PSN-ren jarrera modu positiboan baloratu du Geroa Baik

    Zizur Nagusiko Udalean Geroa Bairen udal taldeak, udalaren alkatetzan dagoen heinean, modu positiboan baloratu du PSNk udal gobernuari egonkortasuna emateko agertu duen jarrera AS Zizur taldeko zinegotziak udal gobernutik kargugabetu ondoren.

    Geroa Bairen iritziz une egokia da udaleko beste talde aurrerakoiekin aliantzak eta harreman politikoak sendotzeko, modu horretan udalaren garapenerako berebiziko garrantzia duten erabakiak hartu beharko diren legegintzaldiari aurre egiteko beharrezko neurriak hartuz, baina baita ere COVID-19aren pandemiaren ondorioen aurrean hartu beharrekoak, horretan udal taldeak konponbiderik hoberenak bilatzeko eskuak zabalik edukitzen jarraituko duelarik.

    Geroa Bairen iritziz garrantzitsua da jarrera baikor hori egonkortasun akordio baten bitartez islatzea, modu horretan Zizurko udalak bere proposamen nagusiak aurrera atera ditzan ahalbidetuz eta bi formakuntzen arteko akordio organo bat ezarriz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko