Zizur Nagusiko Udaltzaingoak bere lehen ibilgailu hibridoa eskuratu du
Pasa den astean Xabier Martínez Polizia Buruak eta Jon Gondan alkateak (Geroa Bai) Zizur Nagusiko Udaltzaingoarentzako ibilgailu berria jaso zuten, 2006 urteko furgoneta bat ordezkatuz, honek matxura eduki ondoren.
Ibilgailua Toyota Aurys bat da eta 20.296 eurotan erosi da.
Gobernu taldeak hartutako konpromisoarekin bat, ibilgailua hibridoa eta kontsumo gutxikoa da.