Itzuli

Zizur zendeako haur eskoletan, dagoen eskaera dela ere, UPN euskara linea bat irekitzearen aurka dagoela salatu du Geroa Baik

Geroa Baik Zizur Zendean UPNren euskarafobia salatu du, haur eskoletan euskara linea bat irekitzeari uko egin ondoren, nahiz eta Udalak egindako inkestak frogatu horretan parte hartu zutenen %32,5ak euskarazko hezkuntza nahiago zutela (bakarrik edo beste hizkuntzekin).

Miguel Aizcorbe koalizioko zinegotziak kritikatu duenez gainera, inkesta hori ez da metodologia zuzen batekin egin eta bere diseinua eta logistika enpresa espezializatu bati agindu beharra zegoen.

“Inkesta egiteko, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak zituzten eta Zizur Txikiko haur eskola erabiltzeko eskubidea zuten Zendeako familia guztiei eskutitza bidali zitzaien. Eskutitza Pla jaunak, UPNko kultura zinegotziak alegia, bidali zuen, horrek eragin zezakeen erantzute joerarekin”, azpimarratu du Aizcorbek.

Geroa Baiko zinegotziak azaldu duenez inkestak “UPNren argudioak gezurtatzen ditu, beti agertu izan baita euskara linea irekitzearen aurkakoa eskaerarik ez zegoela argudiatuz, eta arrazioa ematen dio bai gure taldeari bai eta Erreniegari ere, beti defendatu izan baitugu horrela nahi zuten familiek haien haurrak euskaraz matrikulatzeko aukera izan behar zutela gure Zendean”.

“Euskarazko linea irekitzeko eskaera nahikoa ote zegoen argitzea izanik inkesta horren funtsezko arrazoia, frogaturik geratu da hori horrela dela, emandako 52 erantzun (%67,5) gaztelerazko hezkuntza hautatu baitute (bakarrik edo ingelerarekin) eta 25 erantzun (%32,5) euskarazko hezkuntza nahiago baitute (bakarrik edo beste hizkuntzekin)”, ziurtatu du Aizcorbek.

Azkenik, UPNk datu hauek bihurritzea kritikatu du Geroa Baiko zinegotziak, bai eta Udalak hamar urterako esleipen plegua egin izana, “horrela etorkizunean aldaketak egitea galarazten baitu”. UPNren proposamenari Cendea de Cizur Talde Independenteko zinegotzia batu zaio ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko