Zizurko Geroa Baik Etxabakoitzeko UGPS-ri buruzko herritar topaketa bat antolatu du Aierdi lehendakariordearekin
Herritarrentzako eztabaidagune irekia eta zuzena sortzeko aukera eskaintzen du koalizioak
Zizurko Geroa Baik Etxabakoitzeko UGPSri buruzko herritar topaketa bat antolatu du eta bertara José Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paiasaia eta Proiektu Estrategikoen kontseilaria gonbidatu du. Ekitaldia datorren asteazkenean egingo da, ekainak 29, 19:00etan, Zizurko Udaleko ekitaldi aretoan.
Topaketa herritar guztiei irekia izango da eta Jon Gondán Zizurko alkateak eta Ana Ansa parlamentari eta bertako herriguneko kideak ere bertan parte hartuko dute.
Etxabakoitzeko planaren birbideratzearen inguruko eztabaidagunea irekitzea da helburua, UPNko Gobernuak sustatu eta 25 urtera berraktibatu baita, hasiera batean interes pribatuei besterik ez zielarik erantzuten, herritarren interes erreala kontuan hartu gabe eta eskaera sozialei erantzunik eman gabe. 2017an Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa-ren bitartez, UGPSren bideragarritasun ezari buruzko txosten bat burutu zuen, alternatiben azterlan bat eginez. Modu honetan, UGPSren aldaketa bultzatu zen, batik bat errealitateari egokitzeko, bideragarri egiteko eta hiri jasangarritasunaren eta jasangarritasun ekonomikoaren printzipioekin bat egingo duen hirigintza eredu bat garatzeko.
Topaketa honekin, Zizurko Geroa Baik eztabaidagune bat sortzea proposatzen du, Gobernuak jendaurrean jarri duen plan baten aurrean herritar guztiek eta interesik duten eragile ezberdinek haien ideiak mahaigaineratu ahal izateko eta haien zalantzak zein etorkizuneko nahiak aurkezteko. Aurkezpen xehe eta partehartzailea burutu nahi du Geroa Baik, proiektuaren jatorria, kudeaketa eta garapena azalduz, eta herritarrekin eztabaida ireki eta zuzen baten bitartez hartuemana sustatuz.