Zizurko Geroa Baik modu positiboan baloratu du Zizur Nagusiko haur eskola berriaren lizitazioa
La coalición defiende que se trata de un proyecto largamente demandado por la ciudadanía y que responde a las necesidades reales de conciliación y educación de las familias de Zizur”
Zizurko Geroa Baik modu oso positiboan baloratu du udalerriko haur eskola berriaren lizitazioa, “urte luzez herritarrek eskatu duten proiektua eta Zizurko familien kontziliazio eta hezkuntzarako benetako beharrizanei erantzuten diena”.
Koalizioak nabarmendu duenez, “aurrerapauso garrantzitsu hau gobernu taldearen eta udal teknikarien arteko elkarlan bateratu eta koordinatuaren fruitu da, langileriaren inplikazioa eta profesionaltasunak garrantzia berezia izan duelarik funtsezkoa den hezkuntza-azpiegitura hau aurrera ateratzeko”.
Geroa Baik gogorarazi duenez “azken udal hauteskundeetarako bere hauteskunde programak jada bazegoen Zizurko Ardoi urbanizazioan 0-6 zikloa ezartzeko proposamena”. “Hala ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ekimena baztertu zuen, horren ondorioz gobernu taldeak irtenbide alternatiboak bilatu zituelarik haur eskolen sare publikoa sendotzeko aurrerapausoak eman ahal izateko”, azaldu dute.
Geroa Bairen arabera, “2026 urteko irailean hasiko den ikasturterako irekitzea aurreikusten den eskola berria pauso erabakigarria da udalerriko hezkuntza zerbitzuen hobetzerako”.
Azkenik, Jon Gondan (Geroa Bai) Zizur Nagusiko alkateak azpimarratu duenez, “erantzukizunez, konpromisoz eta etorkizunari begira lan egiten jarraituko dugu, parekidetasuna, hurbiltasuna eta Zizur Nagusiko garapen komunitarioa sendotuko duten hezkuntza politikak finkatzeko helburuarekin”.
Jon Gondán