Itzuli

Zizurko Geroa Baik zigor sententzia modu positiboan baloratu du eta biktimekin bere konpromiso sendoa berretsi du

    Jon Gondán Jon Gondán

    Zizur Nagusiko Udalean Geroa Bairen Udal Taldeak, udal Gobernu Taldeak alegia, bere poza agertu du IES Zizur BHIko irakasle ohiaren aurka eman den zigor sententzia dela eta, biktima ugariren intimitatearen aurka delitu larriak egin izanagatik eta adin txikikoekin izaera pornografikoa duten materiala burutzeagatik.

    Biktimengan, familiengan eta hezkuntza zein bizilagun komunitatearengan eragin sakona izan duten gertakarien larritasun handia berresten du ebazpen judizialak. Zentzu honetan, sententziak espetxe zigorra ezartzea baloratu du, bai eta ezarritako aldentze neurriak, zaintzapeko askatasuna eta adin txikikoekin ohiko kontaktua duen edozein ogibide edo jarduera burutzeko 20 urteko gaitasungabetze berezia ere.

    Hala ere, Geroa Baik gogorarazi duenez, jazotakoen larritasunarekin koherentzian, gaitasungabetzea handiagoa izatea izan zen bere asmoa prozesu judizialean zehar, biktimen babeserako bermeak ahalik eta gehien sendotzeko helburuarekin eta etorkizunean edozein arriskui ekiditeko ere.

    Halaber, prozedimendu osoan zehar Udalaren paper aktibo eta erabakigarria azpimarratu du, biktimen defentsan herri akusazioa jardun baitu. Inplikazio hau epaimahaiak berak espresuki aitortu du, bere jardunaren garrantzia nabarmenduz, bai instrukzio fasean bai eta epaiketan bertan ere.

    Bestalde, gogorarazi dutenez, aurreko pronuntziamenduetan jada, erakundeen aldetik biktimen babesean erantzun argia, bateratua eta zalantzarik gabekoa egoteko beharra defendatu zuen. Testuinguru honetan, biktimen defentsa ekintza politikoaren erdian beti egon behar duela berretsi du, beste edozein gogoetaren gainetik, eta zenbait  udal talde ez dela beti mailan egon deitoratu du.

    Gogorarazi beharra dago, aurretik, Geroa Baik EH Bildu udal taldearen jarrera salatu zuela, ez baitzuen BHIko biktimen babeserako mozioaren alde egin eta “indiferentzia politikoko” jarrera mantendu zuelako, 2024 urte hasieran kasua argitara eman eta adierazpen instituzional bat babesteari uko egin ziotenean bezala. Orduan aurkeztu zen mozioaren alde Geroa Bai, UPN, PP eta AS Zizur taldeek egin zuten, bertan neurri garrantzitsuak proposatuz, horien artean kaltetutakoei laguntza psikologiko eta juridikoa eskaini, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuari erantzukizunak eskatu eta prozedimenduan Udalak herri akusazioa jardutearen alde agertu.

    Azkenik, Geroa Bairen Udal Taldeak bere aitortza helarazi nahi dio biktimen eta haien senitartekoen ausardiari, bai eta prozesu hau zigor sententzia batean amaitzeko lagundu duten pertsona guztiei ere. Eta bere konpromisoa berresten du ere biktimei laguntza eskaintzeko, prebentzio eta babes mekanismoak sendotzeko eta izaera honetako gertakariak berri ez gertatzea bermatzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko