Itzuli

Zizurko Udaltzaingoak gorrei arreta emateko ekipo informatiko bat estreinatu du

Zizur Nagusiko Udaltzaingoaren Komisaldegiak gorrei arreta emateko ekipo informatiko bat martxan jarri du. ASORNA elkartearekin izandako kontaktuen bitartez eta ANIMSAren lanari esker, Udalak Svisual aplikazioa instalatu du, horrela zeinu lengoaia itzultzaile bat eguneko 24 ordutan eskuragarri edukiz bideo deien bidez.

Ekipo honen bitartez gorrek salaketak jartzeko aukera izango dute, edota aparkatzeko txartelak berritu edo galdutako objektuen kudeaketak bezalako zerbitzuetara iritsi, modu eroso eta errazagoan.

Jon Gondan (Geroa Bai) alkatearen iritziz “toki publikoetara irisgarritasuna bermatzeko Udaletik bultzatzen ari dugun lanean aurrerapauso txiki bat da, baina pertsona guztien berdintasunerako bidean beharrezko aurrerapena”.

Xabier Martínez udaltzaingoaren buruak adierazi duenez “polizia honen helburua herritarren %100ri zerbitzua eman ahal izatea da eta Udalak tresna berri hau eman digunez, pertsonen arteko komunikazioan oztopo handi bat gainditzeko gai izango gara, horrela gorrei arreta asko hobea emateko aukera edukiz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko