Itzuli

Zizurreko Alde Zaharraren eta Ardoi artean dagoen erabilera anitzeko gunearen estalduraren lanak amaitu dira

Aste azkenean Zizur Nagusiko Alde Zaharraren eta Ardoi urbanizazioaren artean dagoen erabilera anitzeko gunearen estaldura berriaren lanak amaitu dira. Hirigintza Batzordeak azpiegitura pasa den asteazkenean bisitatu zuen proiektua egin duen taldearekin eta Arian eraikuntza enpresarekin batera. Lanak 420.000 euro inguruko kostua izan du.

Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek, Geroa Baikoa, proiektu hau “urbanizazioa eraiki zenetik zortzi urte baino gehiagoren ondoren, Ardoik edukiko duen lehen erabilera anitzeko gune estalia” dela balioetsi du. “Bere erabilerak definiturik gabe dauden arren, kultura ekitaldietarako edo kirol ekitaldietarako ere erabiltzeko asmoa dago, zonaldeari bizia emanez horrela”, gaineratu du Gondánek.

Izena eman gure buletina jasotzeko