Zizurreko Gobernu taldeak bere programa akordioaren %67 martxan jarri du
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernuak agintaldiaren lehen bi urteen balantzea eskaini du ostiral honetan, nabarmenduz legegintzaldirako ‘Aurrerapenerako Akordioan’ jasotzen diren ekintzen %37 bete dituela eta %30 prozesuan daudela jada.
Jon Gondan (Geroa Bai) Zizur Nagusiko alkateak baloratu duenez “agente ezberdinekin elkarlanean lan egiten ari gara”, Hiritar Ordenantzaren bertan behera uztea eta Bizikidetzaren Ordenantzaren onarpena adibide moduan jarriz, azken hau “barneratzaileagoa delako eta baloreetan hezkuntza ematen baitu”; bai eta azpimarratu “irisgarritasun unibertsalarekin Udalak hartutako konpromiso tinkoa”.
“Arkitektura-oztopoak deuseztatu dira eta espaloi ugari hobetu dira, Mugikortasun Plan bat lantzen ari gara Zizurrek irisgarritasun ezin hobea eduki dezan, bai oinezkoarentzat bai eta trafikoarentzat ere, argiztapena optimizatzen ari gara eta Ardoi bezalako guneetara hedatzen, eta Zizurreko hiru herriguneen lotura hobetzeko Iruñerriko Mankomunitatearekin negoziatzen ari gara”, azpimarratu du.
Beste ekintzen artean, zergak ordaintzea errazagoa izateko neurriak hartzen ari direla nabarmendu du alkateak, bai eta udal eraikinetan eta argiztapen publikoan energia aurrezteko ekimenak edo Diru-laguntza Plan baten sorrera eta hura arautzeko ordenantza bat.
Gizarte alorrari dagokionez, “Etxean Arretarako Zerbitzuaren bitartekaritza eta bitartekotza zerbitzu publikoak sendotzen ari dira, udal ludoteka berri bat eraikiko da, ‘Paquita Ansa’ haur Eskolaren handitzea eta zaharberritzea onartu dugu jada hezkuntza zentroak urtez eskatu ondoren, eta aste honetan enpresa mintegi espazio bat sortzeko lanak hasi dira Udaletxe zaharrean”, zerrendatu du.
Enplegu alorrean, Gondánek azaldu duen moduan, autoenplegurako laguntza deialdia egin da eta formakuntza programari baliabide gehiago ematen ari zaizkio, bai eta enplegua lortzeko zailtasun handiena duten sektoreei lan poltsa sortu da.
Hezkuntza eta Gazteria direla eta, gizarte eta udal agente ezberdinekin ‘auzolan’ proiektu bat lantzen ari da (jubilatuak, senitartekoak, langabetuak, merkatariak eta abar) eskolara oinez edo bizikletan joan ahal izateko, gazteen arteak drogen kontsumoa tratatzeko plan bat aurkeztu da, eta hiri kanpamentuak sendotzen ari dira familiak laguntzeko helburuarekin.
Berdintasun alorrean, Gondánek arraza eta etnia gutxiengoei zuzenduriko ekintza berritzaileak nabarmendu ditu, bai eta LGTBI kolektiboari ere, maskulinitate berrientzako ekintzen sustapenarekin batera. Horrekin batera, alkateak Kultura eta Euskara alorra aipatu du, kultura espazioak deszentralizatzeko ekintzak bultzatuz, espazio publikoak erabiliz eta kalean jardueren egitea erraztuz, edo jaialdi alternatiboak ere.
“Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza eguneratu da ere eta Euskalerria Irratiaren hitzarmen bat sinatu da Udalak Nafarroako hizkuntza propioetako batean burutzen dituen jarduerak promozionatzeko”, baloratu du.
Kiroletan, Gondánek udal kirol instalazioen zaharberritzea eta handitzea nabarmendu nahi izan ditu, bai eta oinarrizko kirolari udal babesa, kirol diziplinetan emakumeen partaidetzaren sustapena, eskalada-murru berri baten instalazioa edo Ardoin sozio-kirol espazio baten sorrera ere.