Itzuli

BARAÑAINGO GEROA BAIK ATZERRITARREN ERREGULARIZAZIO BERRIARI BURUZKO HERRITAR-TOPAKETA BAT SUSTATU DU

Data
Ordua
2026 mar 10
18:30

Barañaingo Geroa Baik herritarrei irekitako topaketa bat antolatu du atzerritarren erregularizazio berria jorratzeko, datorren martxoaren 10ean, 18:30etan, Barañaingo Kultura Etxean (erabilera anitzeko aretoa, 1. solairua, 8. aretoa).

Saioak Rafael Paredesen partaidetza edukiko du, atzerritartasun kontuetan aditua den abokatua, honek erregularizazio araudi berriaren gakoak analizatuko dituelarik, bai eta bere inplikazio juridiko eta sozialak, eta honek etorkinentzat zein gizarte osoarentzat planteatzen dituen erronka eta aukerak ere.

Gaurkotasun osoa eta eragin sozial argia duen gai honen inguruan informazio eta elkarrizketa guneak sortzearen garrantzia nabarmendu du Barañaingo Geroa Baik. “Migrazioa egiturazko errealitate bat da eta zorroztasun juridikotik abiatuz jorratu beharra dago, bai eta eskubideen eta gizarte kohesioaren ikuspuntua kontuan hartuz ere. Arau aldaketak eta bere ondorioak hobe ulertzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu herritarrei”, azpimarratu du formakuntzatik.

Topaketa, “La nueva regularización de extranjería / Atzerritarren erregularizazio berria” izenburupean, politika inklusiboak sustatzearen alde Geroa Baik egiten duen apustuaren baitan kokatzen da, bizikidetza, aukera berdintasuna eta giza eskubideetan oinarrituz.

Sarrera irekia izango da tokia bete arte.

 

Izena eman gure buletina jasotzeko