Kurtso politikoari hasiera emateko ekitaldia
Geroa Baik datorren irailaren 18an, 19:00etan, Baluarteko Harresi Aretoan, ikasturte politikoari hasiera emateko bere ohiko ekitaldia egingo du, bertan Nafarroak aurrean dituen erronka eta aukera garrantzitsuek markatutako ikasturteari gainbegirada egiteko aukera edukiko duelarik koalizioak.
Geroa Baik datozen hilabeteetarako dituen lan-ildo eta lehentasun nagusiak herritarrekin eta militantziarekin elkarbanatzeko balioko du topaketa honek, bai eta eskubideetan, zerbitzu publikoetan, gizarte kohesioan, garapen ekonomiko jasangarrian eta autogobernuan aurrera egin nahi duen Nafarroarekin koalizioak duen konpromisoa berresteko ere.
Ekitaldian zehar, Nafarroak aurrean dituen desafio nagusiak xehatuko ditu Geroa Baik eta herritarren bizitza hobetzea eta lurralde osoaren ongizatea eta aukerak sendotzea ahalbidetuko duten politikak bultzatzen jarraitzearen beharra azpimarratuko du ere.
Ekitaldian Geroa Bairen ordezkariek hartuko dute parte, koalizioaren lehentasun politiko nagusiak azalduz eta ikasturte berri honetan zehar garatuko duten lanaren gakoak jendarteari azalduz.