Itzuli

16urteren ondoren Lizarrarentzako lurzoru industrial berria berriro lortu izana goraipatu du Geroa Baik

Proiektu honekin hamarkadetan zehar tamalez hiriak pairatu duen joeran erabateko aldaketa eman daiteke

    Lizarrako Geroa Baik azaldu duenez, 2003an, orain dela 16 urte, hasi zen Lizarrarentzat eta bere bizilagunentzat beharrizana den hau lortzeko urduritasuna. Helburua industrialde bat lortzea zen, enpresak erakartzeko eta haiekin enplegua, hazkunde ekonomikoa eta eskualderentzako ongizatea. Prozesu hori gaur ezagutzen dugun zentro teknologikoarekin garatzen zen bai eta lursailen erosketarekin, gaur egun esparru horren %90 baino gehiago publikoa delarik. 

    Nafarroako Gobernuak Miguel de Eguía industrialdearen zati baten erosketa aurkeztu zien udal talde eta eragile sozialei, zehazki 309.112.55m2 eta 783.400 euroko zenbatekoa, 42 erregistro finka eta 35 lursail-zedulak osatua, bi aldeentzako operazio bikaintzat jo daitekeelarik, eta bereziki onuragarria gure hiriaren interesantzako eta bere etorkizunarentzako. 

    Proiektu honek egoera ugari zeharkatu ditu, bizi genuen krisialdi ekonomikoak eragindako enpresa-porrotak barne, baina baita ere hiri honengan sinesten ez zutenen aldetik egindako eragozpenak.  

    Hamasei urteren ondoren, Nafarroako Gobernua gure hiriarekin konpromisoa hartu duela esan dezakegu. 

     

    Honekin hiri honek hamarkadetan zehar tamalez pairatu duen joera erabat aldatu dezake: pixkanakako gainbehera industrialetik, hazkunderaino eta enpresa industrial berrien ezarpeneraino. Honek berebiziko garrantzia du gure hiriko seme-alabek aukerak edukitzeko, lan egiteko eta bertan geratzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko