2020ko LGTBI+ Harrotasunaren Egunarekin bat egin du Geroa Baik
Korronte inboluzionisten gainean ohartarazi du koalizioak eta berdintasun bidean aurrera egiteko eta bazterkeria deuseztatzeko tresna baliagarri moduan Skolae programaren defentsa berretsi du
Geroa Baik 2020ko LGTBI+ Harrotasunaren Egunarekin bat egin du, ekainaren 28ero moduan, pertsona guztientzako eskubide berdintasunerantz egindako ibilbide luze eta latza gogoraraziz, hauen sexu eta genero nortasuna dena delakoa ere, eta Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual, Transgenero edo Intersexualak direnen eskubideak aldarrikatuko ditu.
Era berean, korronte inboluzionisten gainean ohartarazi du koalizioak, hainbat foro eta esparru kontserbadoreetan LGTBI+ kolektiboaren aurka zarata handia eginez agertzen baitira zenbaitzuk aurreiritziz jositako sasi argudioak erabiliz. Zentzu horretan, sexu nortasun eta aukera guztien arteko berdintasun, aniztasun eta ikusgarritasun gehiago eskatu du koalizioak, hauek modu askean adierazteko aukera izan dezaten, jazarpen, beldurrarazte, ikusezintasun edo estigmatizaziorik jasateko beldurrik gabe.
Korronte inboluzionisten gainean ohartarazi du koalizioak, hainbat foro eta esparru kontserbadoreetan LGTBI+ kolektiboaren aurka zarata handia eginez agertzen baitira zenbaitzuk aurreiritziz jositako sasi argudioak erabiliz
Landa eremuetan bizi diren LGTBI+ pertsonei eta helduei, agureei bereziki, aipamen berezia egin nahi die Geroa Baik, haien sexualitatea askatasunez eta beldurrik gabe bizitzeko zailtasun handiagoak eduki ohi baitituzte. Halaber, LGTBI+ pertsonak gazteenek konfinamenduan zehar senitartean edo etxera itzuli behar izanagatik jasan duten bazterkeria, indarkeria, ukapen edo ikusezintasun egoeren larriagotzea berriro gogoraraztea komenigarria dela deritzogu.
Sentsibilizazio, kontzientziazio eta hezkidetza lanak bizitzaren lehen urteetatik hasi behar dutenaren uste sendoa du koalizioak, eta horretarako nafar gizartea Skolae programarekin hornitu da, Estatu mailan aitzindari eta UNESCOren babesa duena alegia, pasa den legegintzaldian martxan jarriz. Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriki emandako sententziaren aurrean, programaren edukia behin bakarrean ere baloratzen ez duena, horren ordez forma akatsa argudiatuz alegia, Geroa Baik tresna honen baliagarritasuna berresten du, edozein pertsonarekiko bazterkeria deuseztatzeko bide luzean funtsezkoa baita, pertsona horien sexu eta genero nortasuna dena delakoa ere.
Geroa Baik Skolaeren baliagarritasuna berretsi du, edozein pertsonarekiko bazterkeria deuseztatzeko bide luzean funtsezkoa baita, pertsona horien sexu eta genero nortasuna dena delakoa ere
Halaber, Geroa Baik gogorarazi duenez, Uxue Barkos buru zuen aurreko gobernuak LGTBI+ pertsonen berdintasunerako bidea neurri garrantzitsuak onartu zituen, hala nola LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako 8/2017 Foru Legea, alor honetan Estatu mailan aurreratuena; Sexu eta Ugalketa Osasunaren Dekretua, Osasunbideko zerbitzu kartera zabalduz; edo Transbide Unitatearen sorrera, transexual, transgenero edo intersexualak direnen kolektiboarekin osasungintzaren esparrutik lan egiteko.
LGTBI+ pertsona guztien aitormen eta berdintasun eraginkorraren bidetik lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du Geroa Baik, bai eta edozein bazterkeria mota deuseztatzeko ere. Orain arte lortutakoan atzera egitea ekiditeko, pauso irmoz jarraitu beharreko bidea.