2021 urteko kontu publikoak Europara eramango ditugun proiektuak modu solidoagoan kudeatu ahal izateko bermerik hoberena izango direla defendatu du Uxue Barkosek
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Aurrekontuen onarpenean guztien adostasuna lortzeko “anbizioz lan egitera” animatu du, nahiz eta aitortu duenez, “logika politikoaren arabera” hori posible izango ez denaren susmoa du ere. Barkosek azpimarratu duenez, Navarra Sumaren “abstentzio hutsak” ez du “egonkortasuna” esan nahi, eta ziurtatu duenez ere, “ez da txeke zuririk egon behar, elkarrekin lan egiteko gaitasuna bai ordea”.
Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, Gobernua sostengatzen duten parlamentu taldeen artean kontaktuak egon dira jada, beharrezko akordioak bilatzeko eta “Gobernuari ahalik eta egonkortasunik handiena emango dieten” Aurrekontuak lortzeko. “2021 urteko kontu publikoak Europara eramango ditugun proiektuak -Covidaren aurreran suspertze funtsak lortzeko- modu solidoagoan kudeatu ahal izateko bermerik hoberena izango dira”, ziurtatu du.
Osasun egoera dela eta parlamentuko bozeramaileak nabarmendu duenez, har daitezkeen neurriek “osasun irizpidea” jarraitu beharko dute baina aldi berean hezkuntza eta ekonomia alorretako interesekin “uztartu” beharko dira ere. “Gobernua lagunduko dugu eta neurrien egokitasuna edo egokitasun eza kontrolatuko dugu, Gobernuari baitagokio horiek hartzea, baina jarraitu beharreko ildoak osasun irizpideak beste irizpideekin uztartu behar ditu”, azpimarratu du.
Datuen gaia ere aipatu du, Nafarroak PCRen burutzean edo kutsatze fokoen bilaketan duen jarrera “zorrotzak” bere irudia kaltetu dezakeela azpimarratuz, eta Foru Gobernuari eskatu dio Osasun Ministerioaren aurrean defenda dezan datuen iraulketa “uniformea” izan behar duela.
Uxue Barkos