2021 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Pirinioan eta Pirinioaurrean inbertsioak bultzatu ditu Geroa Baik
Geroa Baik Nafarroako Pirinio eta Pirinioaurreko eskualdeko udalerri ugaritan hobekuntza ezberdinak bultzatu ditu, horretarako 2021 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei zuzenketa partzialak erregistratuz.
Zaraitzu Ibarrean, koalizioak Erremendia Finkako eraikinen eta bere ingurunearen berreskuratzerako lan ezberdinak burutzea proposatu du, eskualdean ardazturiko ekintzailetza proiektu ezberdinetarako oinarri moduan erabiliko delarik. Proiektu honek 40.000 euroko laguntza edukiko du.
Garraldan, 15.000 euroko inbertsio batekin herriko enparantza erabilera sozial atseginagoetarako egokitzeko lagunduko da, oinezkoentzako moldatuz, kale altzariak jarriz edota udal eraikineko portxeak estaliz.
Garaioak ere 50.000 euro edukiko ditu udalerriko Udaletxea zaharberritzeko, bertan eskualdeko hainbat Udalei zerbitzua ematen dieten bulegoak baitaude, bai eta udalbatza aretoa, taberna zahar bat eta medikuaren kontsultategia.
Bestalde, Artzibarrek ura edangarri egiteko planta berri bat edukiko du, horrekin Nagore eta erreka-hondartzak onuratuz, bai eta etorkizunean egingo den Artziko Jauregia ere. Horretarako 37.000 euro erabiliko dira.
Gainera, koalizioak laguntza ekonomiko garrantzitsuak erregistratu ditu ere Nafarroako mugaldeko eskualdeetako Merkataritzaren Ordenaziorako Plan bat egiteko, bertan 40.000 euro erabiliz, bai eta Pirinioetako Mahaitik proiektuak bultzatzeko ere, organo honetatik burututako proposamenei bide emanez.
Geroa Baik Luzaiderako laguntzak bultzatu ditu ere; zehazki,10.000 euro Erramuntio baserrirako bidea egokitzeko, eta 20.000 euro Arretxeko frontoi estalia berreskuratzeko.
Azkenik, Zangonzarentzako Geroa BAik 40.000 euroko laguntza bat proposatu du udalerriko 0-3 zentroko estalkia zaharberritzeko, eraikinaren estankotasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin.
Zuzenketa hauekin 2019an Nafarroako Gobernuarekin eta Pirinioaurreko eta Pirinioetako toki erakunde ezberdinekin hasitako lanari jarraitutasuna ematen zaio, eta Geroa Baik legegintzaldian zehar horietan sakontzen jarraitzea espero du ere.