Itzuli

2024 urterako erronka gisa aurrekontuak, Erkidego Autonomoen zorraren kitatzea, zerga erreforma eta LORAFNAren ponentzia nabarmendu ditu Geroa Baik

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Pablo Azcona Geroa Bairen bozeramaileak egindako adierazpenetan 2024 urte honetarako koalizioaren lehentasun eta erronka nagusiak aipatu ditu. Horrela, gertukoena aurrekontuen tramitazioa dela nabarmendu du, lehentasuna gastu soziala eta baliabide publikoen hobetzea direla adieraziz. Geroa Bairen kasuan, kontuen lehentasuna osasungintza, trantsizio ekologikoa eta digitala eta Nafarroak Europan duen papera sendotzea direla nabarmendu du Azconak.

    Halaber, erregimen amankomuneko Erkidego Autonomoen zorraren kitatzeak Nafarroarengan eduki dezakeen eragina argitzeko beharra azpimarratu du Azconak, bai eta Nafarroan zerga erreforma bati buruzko eztabaida sakon bati ekiteko beharra ere. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duen beste gaietako bat, LORAFNA eguneratzeko ponentzian garatuko den lana izan da ere.

    Bestalde, datorren ostegunean Gobernuari kontrol saioak koalizioak egingo dituen galderak aipatu ditu Geroa Bairen bozeramaileak. Alde batetik, Nafarroak euroeskualdearen presidentetzaren baitan jarri dituen helburuei buruz galdetuko du Geroa Baik. Ibilgailu elektriko eta hibridoaren merkatua handiarazten jarraitzeko ezarri beharko diren neurriei buruz galdetuko du ere koalizioak. Eta, bestalde, gaurkotasun handiko galdera moduan, Geroa Baik Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariari galdera zuzenduko dio edukiera handiko errepideetan bidesariak jartzeko aukerari buruz jakiteko. Gai honi dagokionez Azconak gogorarazi duenez, “hasiera batetik esan genuen Legeak planteatzen zuen denbora muga oso eskasa zela eta erabakia prezipitatuegia izan zela, eta orain, hala izan zela ikusi da”.

    Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez, “bidesariak ezartzeko aukera ezin zitekeela garraio sektoreari zuzenduriko neurririk gabe egin planteatu genuen Geroa Bain lehen unetik, eta horregatik jakin nahi dugu zein neurritan ari den lanean Nafarroako Gobernua laguntza horiek gauzatzeko”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko