Itzuli

Alkatetza lortzeko boto gehien jaso dituen indar aurrerakoia babestuko duela aurreratu du Koldo Martínezek, baina blokeo egoera baten aurrean balizko formulak bilatu behar direla ziurtatu du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Iruñeko gehiengoa aurrerakoia dela azpimarratu du Koldo Martínezek. 56.484 boto, emandako %55 indar aurrerakoien aldekoak izan ziren, amankomuneko puntu asko dituzten programa eta proposamenekin.

    Horrela, Martínezek ziurtatu duenez “Geroa Baik gainontzeko udaletan bezala bozkatuko du Iruñean, alkatetza lortzeko boto gehien jaso dituen indar aurrerakoiaren alde alegia. Lortutako emaitzekin, Asirónen alde egingo dugu”.

    “Beste indar aurrerakoiek, behar diren botoak edukita, hori galarazten badute, irtenbide alternatiboak bilatu beharko dira. Atzo PSNk eskaini zuena ez du EHBilduk onartzen. Marko horretan formakuntza aurrerakoi guztiek akordioa lortzeko lanean eta beharrezkoak diren bideak bilatzeko esploratzen jarraitu beharko dugu”, azpimarratu du.

    Elma Saizi erantzunez Koldo Martínezek hala nabarmendu du: “ziurtatu nahi dut Geroa Baik bere hautagaitza bozkatzea nahi izatea zera da, alkatetza UPNri oparitzea, eta Geroa Baik ez du horrelakorik egingo”. “Guk, Nafarroako erakunde guztietan gobernu aurrerakoi eta pluralen aldeko gure apustua berretsi dugu. Eta horren alde egiten jarraitzen dugu gainera”, azpimarratu du.

    Martínezen arabera, “lehen bi indar aurrerakoien posizionamendu baztertzaileengatik ez bada udal gobernu aurrerakoirik lortzen, gu guztiok jasotako botoak erabat alferrikakoak bihurtuko dira hiriaren gobernagarritasunerako, koordenada aurrerakoietatik gutxienez”.

    Blokeo egoera honek eskuinaren udal gobernura garamatza ezinbestean, urte hauetan zehar udalak izandako paralisi egoera berean jarraitzea ekidingo duten balizko formulak bilatzera eta proposatzera behartzen gaitu egoera honek. Beste moduz, bizilagun mugimenduentzako, auzo elkarteentzako, talde kulturalentzako eta beste abarrentzako ateak itxita eta entzungor jarraituko du udalak”, nabarmendu du.

    “Koherentziagatik, errespetuagatik eta Iruñeko emakume eta gizonekiko konpromisoagatik, aparteko blokeoei aparteko konponbideak bilatzeko betebeharra dugu”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Koldo Martínezek balizko formulak bilatzearen alde egitearen beharra berretsi du, Iruñeko herritarrek egindako aitorpenetik -eskertzen duguna-, eta zinegotzi kopuru apala jasota ere, erabakitzeko gaitasuna dute ere, eta gehiengo aurrerakoia udal gobernura eramateko interes alderdikoien gainetik jartzeko balizko formulak ikertu beharra dago”.

    “Konpromiso pertsonal eta politikotik, eta apaltasun osotik, egoeraren desblokeoa aurrera pauso bat emateak ekar dezakeela uste dut”, adierazi du.

    “Geroa Baitik udal gobernu aurrerakoi, plural eta transbertsalerako proposamen horren buru egotekoa eskaintza egiten dugu”, amaitu du adieraziz.

    Ezin dugu Iruñeko emakume eta gizonen gehiengo boto aurrerakoia zaborrontzira bota.

    Izena eman gure buletina jasotzeko