Itzuli

Altsasuko Geroa Baik 2017ko Aurrekontuek jasotako babesa balioesten du, garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea sakontzen baitute

Altsasuko Geroa Baik oso modu positiboan balioesten du 2017ko Aurrekontuek jasotako babesa, 7.000.000 euroko kontuak eta udalerriko garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea sakontzen dutenak. Aurrekontuek Geroa Bai eta PSNren aldeko bozarekin, Goazen Altsasuren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako bozaren onartu dira (UPN ez zen udalbatzan egon).

Partiden artean, Altsasuko Geroa Baik udal eraikinentzako eraginkortasun energia eraginkortasun estudio baten burutzea nabarmentzen du (7.229,25€), bai eta enplegua sustatzeko langileak kontratatzeko inbertsioa, aurrekontua 78.150 eurokoa izanik eta 49.000 euroko diru-laguntza aurreikusiz; edota lehen aldiz, Altsasuko eskola zentroentzako diru-laguntzen deialdia, 48.000 eurokoa.

Aurrekontuek garrantzi handia ematen diote Udalak dituen bi alor bereziri: garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea.

Lehenari dagokionez, Cederna Garalur elkarteari eta Sakanako Garapenerako Agentziari Udalak ordaintzen dionarekin batera (22.000€ eta 46.392,20€ aurreikusten dira, hurrenez hurren), ekintzailetzari laguntzak emateko partida bat sortu da.

Nahiz eta kopurua txikia izan (5.000€), iritzi dugu administraritza garen heinean esfortzu txiki bat egin behar dugula laguntza zuzenen bidez ekintzailetzaren kultura sustatzeko. Horrekin batera, sustapen ekonomiko alorrean jarduerak egiteko partida bat sartu da (1.000€), horrekin Udalak ekimen ezberdinetan laguntzeko aukera izango duelarik (hala nola Altsasuko Merkatarien Elkartearekin 2016an egindako Gabonetako kanpaina)

Gizarte ongizateari dagokionez, alor horretan dauden partiden zenbatekoan hazkuntza nabaria azpimarratu beharra dago. Kooperazio sozialeko proiektuen diru-laguntza dago (4.000€), nazioarteko larrialdietarako laguntzak (1.000€) eta Oinarriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari Udalak ordaintzen dion zenbatekoaren hazkuntza.

Hazkunde honen zergatia Babestutako Enplegu Sozialaren programako langileen soldataren igoeran dago, bai eta juniloteka zerbitzu berrian, Bocalam Biak Batekin hitzarmenean eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen soldataren %1eko igoeran (igoera hori Udalean, bere Organismo Autonomoetan eta Atabo Elkartean ere aurreikusten da). Udalak Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egiten duen esfortzu ekonomikoa nabarmena da.

Gizarte Ongizateari buruz hitz egiten badugu nahitaezkoa da udal Haur Eskola berriari erreparatzea, horren eraikuntza hirigintza alorrekoa bada ere, zentro honen eguneroko kudeaketa Gizarte Ongizate alorrari baitagokio. Horrela, behin erakuntza amaitzean, zentro berria ekipatu beharko dugu, horretarako 72.000 euroko partida aurreikusiz, udal Haur Eskola berrirako ekipamendua erosteko, era berean Tokiko Garapen Estrategia Partehartzailetik datorren zenbatekoaren %70 diru-laguntza bidez ematea aurreikusten delarik.

Udal Haur Eskola berriaren kanpoaldea egokitzeko aurrekontu partida bat dago ere. Eskola horren esparrutik kanpo geratuko den zona enparantza publiko moduan egokituko da, hasieran 25.000€ jarriko direlarik; hala ere lanak kontratatzeko espedientea onartzerako orduan zenbateko hori handitzeko aukera egongo da.

 

PARTAIDETZAREN SUSTAPENA

Inbertsioak egitea eta herri partaidetza mekanismoak martxan jartzea elkartzeko helburuarekin, alkatetzak konpromisoa hartu du Partaidetza, Ogasun eta Hirigintza Batzordea deitzeko bertan bizilagunen partaidetzaren bidezko prozesu baten oinarriak lantzeko, proiektuak aurkez daitezen eta horiek ikertuak izan daitezen, azkenik, denbora, teknika, ekonomia eta lege aldetik bideragarritzat jotzen direnak kontsultara eramateko. Hori guztia, adostuko den zenbatekoarekin, eta kontuak itxi ondoren diru-kutxa soberakinetik irtengo dena.

Altsasuko Udalak era berean, gaur egun Sakanako Mankomunitateari lagatutako oinarrizkoa ez diren eskumenen gaineko estudio bat 2017 urtean burutzea onartu du (garrantzitsua da oroitzea Nafarroako Tokiko Maparen berrikusketan murgildurik gaudela), eskumen horiei lotutako zerbitzuak modu eraginkorrenean ematea bermatzeko helburuarekin, bai eta eskumen horiek gure gain hartzea Altsasuko Udalarentzat edukiko lukeen kostu ekonomikoa zehazteko, gaur egun Sakanako Mankomunitateari ordaintzen zaionarekin alderatuz. 

 

AURREKONTUEN NEGOZIAKETARI BURUZ

Aurrekontuen negoziaketa dela eta, nabarmendu nahiko genuke hasieratik EH Bilduk autobaztertzeko aukera hartu zuela, aurrekontuetatik erabat kanpo zeuden arrazoiak emanez: 2017 urterako Udaleko Langileria Organikoa. Honen hizkuntza irizpideen aldaketa Lanen Brigadari dagokionez (horren arduraduna den pertsonarena eta Zelandi IPko kontserjea izan ezik), euskara nahitaezko baldintza izatetik meritu puntuagarri izatera pasatuz, ez zen EH Bilduren gogokoa izan. Aurreko legegintzaldian pasatu zen euskara Brigadako postuetarako nahitaezko baldintza izatera, horren aurrean NaBaik alde bozkatu zuen arren, koalizio honek gaia birplanteatzeko jarrera agertu zuelarik, euskara meritu puntuagarri izatera pasatzeko.

Jada onartutako 2017ko Langileria Organikoan sartzen den aldaketa honen arrazoia, Altsasuko errealitatea soziolinguistikora egokitzea besterik ez da, profil berriak jendarteari arreta zuzena, ahozkoa zein idatzizkoa, emateko eginkizuna ez duten lanpostuei eraginez. Horregatik, Brigadako postuetan euskara meritua denez eta ez baldintza baztertzailea, ez da Administraritzaren eta administraturiko pertsonen arteko euskarazko harremana urratzen. Harreman hori da Udal honek bermatu behar duena, Altsasu Nafarroako eremu euskaldunean kokaturik dagoen heinean.

Horrela, EH Bilduk lehen unetik esan zigun aipatutako profilen aldaketa barruan zuen Langileria Organikorako proposamen hori mantentzen bagenuen ez zituztela aurrekontuak onartuko. Autobaztertze horrek eraman gaitu Geroa Bairi aurrekontuak Udaleko gainontzeko alderdi politikoekin negoziatzera, 2017ko aurrekontuen onarpena garrantzi handikoa baita: haur eskolaren ekipamendua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen kontratatzea, energia auditoretza, eta Garapen Ekonomiko eta Gizarte Ongizate alorretako partidetan hazkundea.

Aurrekontu garrantzitsu hauen onarpenak egiten du posible buruan ditugun proiektu guztiei jardunaldi honetan ekiteko segurtasuna edukitzea.

Biziki garrantzitsua da azpimarratzea hiritarrak direla kargu publiko bat dugunoi exijitzen digutenak akordioetara iristen saia gaitezen; mahaian eseri gaitezen eta zerbait laga dezagun, denon baitan dagoen “itsasontzitik tira” dezagun. Altsasu anitza da eta aniztasun hori bost formakuntza politiko dituen Udal batean agertzen da. Posizio maximalistak dira hain Udal anitzak aurrera egin dezan ezinezko egiten dutenak. Horrela ba, aurrekontu hauen onarpena da, lagatze ahalmenarekin eta akordioetara iristeko borondatearekin, etorkizuna zeharo hobea izango denaren adibide.

Izena eman gure buletina jasotzeko