Amaiur Guindeo Arandigoien, Burlatarako alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia
Guindeok ziurtatu duenez “Burlatan azken legegintzaldian galdu den aldaketaren bidea berreskuratzeko tresnarik hoberena da Geroa Bai”
Amaiur Guindeo Arandigoien (1998) izango da Burlatako Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia. Abokatu kolegiatua, Iruñeko abokatu-bulego batean egiten du lan eta Justizia Ministerioko bitartekarien erregistroko kide da ere.
Burlatako elkarte eta kultura sarean inplikaturik, Burlata Herriko Gaiteroak elkarteko kide da, bertan gaita-jotzaile moduan, bai eta txistulari moduan ere, talde ezberdinekin batera aritu delarik, hala nola Erraldoien Konpartsa, Musika Banda edo dantza taldeak. Sei urtetan zehar gainera Burlatako emakumezko eskubaloi klubean, Malkaitz Eskubaloia taldean alegia, entrenatzailea izan zen. Gaur egun eskubaloi entrenatzailea da Atarrabian.
NUPen Zuzenbidean lizentziaduna (Zuzenbide Publikoan eta Administraritzakoan aipamen berezia), Abokatutzara Sartzeko Masterra burutu zuen (NUP) eta Gatazka Juridiko Pribatuen Bitartekaritzan Aditua da ere (NUP).
Euskalduna, ingeles eta frantses ezagutzak ditu, eta udal esparruan esperientzia du ere, legegintzaldi honetan zehar Atarrabiako Udalean Geroa Bairen zinegotzia izan baita.
Datorren maiatzaren 28an, Burlatako Udalean ekintza politiko aurrerakoia eta plurala berreskuratuko dituen talde baten buru egoteko herritarren konfiantza lortzeko asmoa du Guindeok. “Gobernu aurrerakoi eta pluralak eratzeko behar diren akordioetarako bermea da Geroa Bai. Aukera izan dugun bakoitzean hala egin dugu, eta formakuntza politiko guztiek ezin dute gauza bera esan. Burlatan azken legegintzaldian galdu den aldaketaren bidea berreskuratzeko tresnarik hoberena gara”, azpimarratu du.
Datorren legegintzaldiko erronken artean, Erripagaina auzoaren definizio eta garapenaren premia nabarmendu du Burlatako Geroa Baik, bai eta bere etorkizun administratiboaren inguruan adostasun bat lortzeko beharra eta merezi dituen zerbitzu eta prestazioak emateko beharra ere. Gazteria alorrean, alor sozialean eta kulturalean ere ekintza ezberdinak bultzatuko ditu koalizioak, bai eta partaidetzaren aldeko apustu sendoa ere, Burlatako herriaren aniztasunari erantzunez. Halaber, Geroa Baik gogor egingo du euskararen normalizazioaren alde eta burlatako herritarren hizkuntza eskubideen alde, udalerrian esparru honetan atzerapauso handiak eman ondoren azken legegintzaldian.
Azkenik, Nafarroako Aurrekontu Orokorren bitartez inbertsioetarako finantzaketa lortzeko gaitasuna duela frogatu du Burlatako Geroa Baik azken urteetan, udal taldearen eta Geroa Baiko parlamentu taldearen bultzadari esker. Inbertsioen artean honakoak azpimarratu daitezke: Beloso Aldapatik Burlatara sartzeko biribilgunearen hobekuntza (20.000 euro), Ermitaberri Ikastetxe Publikoaren estalkiaren eraikuntza (35.000 euro), Erripagainan 13 Arrosen plazan haurrentzako parkea (40.000 euro) edo Hilarión Eslava kalearen atsegintzea (60.000 euro), azken hau 2023 urtean zehar burutuko delarik.