Itzuli

Amnistia legearekin “antzezlan hutsa” egitea eta “gizartearen benetako arrazoei iseka egitea” leporatu dio Barkosek PP-ri

Amnistia Lege Proposamenari popularrek egindako betoa gaitzetsi du, “gizartea tentsionatu eta Konstituzioa oker erabiltzeko” saiakera leporatuz

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Alderdi Popularrak Amnistia Lege Organiko Proposamenari betoa jartzeko Goi Ganberan aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatu du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, PPri leporatuz “antzezlan hutsa” eta “Muñoz Seca gainditzen duen astracanada” egiten ari duela, baina “gizartea tentsionatzeko artean eta Konstituzioa oker erabiltzekoan bakarrik, zentzu amankomunaren aurka eginez eta, nola ez, gizartearen benetako arazoei iseka eginez”.

    “Amnistia Lege Proposamenaren eztabaidak gaur amaitu beharko luke Ganbera honetan, baina zuek tematuta zaudete modu bidegabean luzatzera datorren ostegunean osoko bilkura berri bat eginez”, azpimarratu du Barkosek, aste honetan bertan in extremis egingo den Osoko Bilkurari erreferentzia eginez, izan ere Kongresuarekin dagoen eskumen gatazka erretiratzea eztabaidatzeko bilkura egingo da, Goi Ganberak planteaturiko talka instituzionalari erantzuteko Behe Ganberaren Mahaiak eskumenik ez zuela baitio PPk.

    Era berean, Geroa Baiko senatariak salatu duenez, lege proposamen hau Senatura iritsi zenetik PPk “parlamentuko tramitea ahal izan duen guztia luzatu du, araudiaren erreforma ere eginez, legegintzaldiko lehen egunetik adierazi duten abiapuntura iristeko: gai honetarako amnistiaren formulari haien ezezkoa adieraztea”.

    Horrela, zentzu honetan Talde Popularraren jarrera zalantzan jarri du Barkosek, izan ere “Autonomia Erkidegoetako presidenteak desfilatzen jarri, edo jarri nahi izan dituzte, Auzitegi Konstituzionalaren eskuduntzakoa den zerbaiten inguruan haien iritzia eman zezaten; Europa mailan honen gaineko eskuduntza duen batzordea deitu dute testua bera Senatuan eduki aurretik; ganberako zerbitzu ezberdinei txosten juridikoak eskatu dizkiete, beharrezkoak izan ez arren eta horrek dakarren kostuarekin; Kongresuarekin eskuduntza gatazka eragiten jarraitzen dute…; eta azkenean, gai honetan adituak direnen iritzia entzuteko ponentzia bat sortu dute, baina zuzenketen epea jada itxita zegoenean”.

    Halaber, foru senatariak PPri gogorarazi dio Amnistia Lege Proposamenaren inguruan haien jarrera ponentzian azaltzera deitu zituzten adituek “ez dietela haien jokoa jarraitu”, izan ere, azpimarratu duenez “Konstituzioan eta Zigor Kodean adituak direnen azken ondorioa ez da ez bat, ez bakarra ez eta uniformea ere”. “Are gehiago, zuek, Alderdi Popularrak hemen agertzea erabaki duzuen konstituzionalisten hausnarketen artean, gehienek esan dute amnistia berez ez dela konstituzioaren aurkakoa”, azpimarratu du Barkosek.

    Modu honetan, amnistiaren aurka PPk burututako oldarraldia zalantzan jarri du Geroa Baiko senatariak, horretarako “esfortzu politiko, instituzional eta ekonomikoa ere” erabili baitute, “eta ustez Konstituzioaren aldekoa den koreografia erakustaldi honek kostu ekonomikoa du ere, defendatzen dituztela dioten hiritarrena haien zuzen ere”. “Are gehiago, duela hilabete baino gehiago zuen beto testua erregistraturik eta betoaren edukia lehen unetik iragarrita zenutenean jada”, kritikatu du.

    Azkenik, Barkosek nabarmendu du gaur Senatuan onartu den Amnistia Lege Proposamenari PPk aurkeztutako betoa ziurrekin Diputatuen Kongresuak baztertuko duela, azken finean legea onartuz. Horregatik, Núñez Feijóo buru duen formakuntzako ordezkariei galdera luzatu die Barkosek, “hain temati horren aurka lan egin duzuen amnistia hau, horren aurka egiteko hainbeste baliabide erabili dituzuen amnistia hori, Alderdi Popularra hain aurka agertu den hori, izan daiteke orain gutxi arte hitz egiten zenutenekin ez hitz egiteko arrazoia?”

    “Edo, alderantziz, 155 artikuluaren ezarpenak eraman gintuen arazo sakon hura onbideratu ondoren, Alderdi Popularra eseriko ote da hitz egitera, oraingoan ezkutatu gabe, lege honen eraginpean dauden pertsonekin ere? Amnistiapeko politikari kataluniarrekin?”, amaitu du galdeginez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko