Itzuli

Arau fiskalak bertan behera utzi izana balioetsi du Geroa Baik baina horien benetako irismena ezagutzeko zehaztasuna eskatu du

Koalizioaren iritziz funtsezkoa da “krisialdi honi murrizketarik egin gabe aurre egitea eta Aurrekontuen Egonkortasun eta Jasangarritasun Finantzariorako Legea bezalako errezetarik gabe”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik “positibotzat” jo du defizit eta zor mugak deuseztatzeko Ogasun ministroak egindako iragarpena, “udalek haien diru-kutxa soberakinak erabiltzea ahalbidetzen baitu horrek”, hala ere koalizioak “neurri hori zehaztea” eskatu du, “bere benetako irismena zein den ezagutzeko”.

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “udalek haien diru-kutxa soberakinak askatasunez erabiltzeko aldarrikapena, zorra jaulkitzearen beharrarekin batera, Geroa Baik proposaturiko lehen neurria izan zen, osasun krisialdiari eta ondorengo ondorio sozial eta sanitarioei aurre egiteko tresna garrantzitsua baita”.

    “Toki Erakundeek diru-kutxa soberakinaren zati bat erabiltzearen truke soberakina Estatuari emateko ministerioaren aurreko proposamena Geroa Baik, bai eta Nafarroako udalak ordezkatzen dituen NUKF-k ere, gaitzetsi ondoren iritsi da erabaki hau”, nabarmendu du parlamentariak.

    Azconaren arabera, “orain iragartzen den neurria berri ona da udalentzat, baina bereziki herritarrentzat, azken urteotan haien administraritza hurbilenek aurreztutakoa zerbitzu eta azpiegituretan gauzatzea ikusiko baitute”.

    “Nafarroak 238 milioi zituen tokiko erakundeen diru-kutxa soberakinetan, Kontuen Ganberaren azken txostenaren arabera”, azpimarratu du Azconak, nabarmenduz gainera “udalak herritarrentzako oinarrizko zerbitzu emaile” direla, “aldi berean Foru Administraritzarekin koordinazioan daudelarik neurri horien ezarpenerako”.

    Azkenik, Geroa Baik nabarmendu duenez, “pairatzenari dugun egoera sozial eta ekonomikoari aurre egiteko administraritza guztien ahalmen osoa neurri murriztailerik gabe erabiltzeko unea da”. Eta zentzu honetan, koalizioak funtsezkoa deritzo “krisialdi honi murrizketak egin gabe aurre egitea, eta Aurrekontuen Egonkortasun eta Jasangarritasun Finantzariorako Legea bezalako errezetak erabili gabe”. Horregatik, lege horren indargabetzearen beharra berretsi du Geroa Baik, bai tokiko autonomiaren aldarrikapen gisa, bai eta Nafarroarenak propioak diren eskumenen defentsan ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko