Itzuli

Arxuria mendira iristeko bidea hotzeko proiektuari uko egin ondoren kaltetu bakarra Baztan izango dela salatu du Geroa Baik

Lander Santamaría zinegotziaren aburuz tamalgarria da gertatu dena eta abstentziora jotzea erabaki du “esperpento barregarri honetan ez parte hartzeko”

    Baztango Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur Arxuria mendian pista bat egokitzeko proiektuari buruz aurrekoan egin zen bozketa konpontzeko helburuarekin. Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin burutu nahi zen proiektu hori, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei Geroa Baiko parlamentu taldeak egindako zuzenketa baten bitartez.

     

    Proiektua aurreko osoko bilkuran onartu zen, Zurekin Contigo (3), Baztango Independenteak (2), UPN (1) eta Geroa Bai (1) udal taldeen aldeko botoarekin eta EH Bilduren aurkako 6 botoekin.

     

    Baztango Independenteak taldeko zinegotzi batek bere aurreko botoa zuzentzeko asmoa agertzean, EH Bilduk Osoko bilkura berriro deitzeko erabakia hartu zuen berriro ere proiektua baztertzeko saiatzeko, eta hori izan da hain zuzen ere gertatu dena, EH Bildu (6) eta Baztango Independenteak (1) aurka agertuz, eta Contigo Zurekin (3), UPN (1) eta Geroa Bai (1) taldeek 5 abstentzio batuz. Udalbatzara ez ziren bi zinegotzi agertu, EH Bilduko bat eta Baztango Independenteak taldeko beste bat.

     

    Lander Santamaría Geroa Baiko zinegotizak udalbatzan egindako hizketaldian adierazi duenez “ez dut esperpento barregarri honetan parte hartuko, tamalgarria da hau”. “Geroa Bai izan zen Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortu zuena Arxuriako pista egokitzeko, eta ez irekitzeko, modu faltsuan esan den moduan, edo plataforma bat eraikitzeko, modu gezurtian ere esan den moduan”, azpimarratu du.

     

    Santamaríak azaldu duenez, “Geroa Bai izan zen dirulaguntza lortu zuena, baina EH Bilduren udal taldea izan zen Gobernuaren laguntza bere egin zuena eta bere egiteaz gain, hura onartu, memoria eta proiektua enkargatu eta lanak esleitu zituena”. “Gobernu Batzordea izan zen, EH Bilduren gehiengoarekin, 2019ko apirilaren 3an Bidasoa klubaren eskaera onartu zuena eta Arxurian delta hegalean aritzea baimendu zuena, eta zeharo hondaturik zegoen pista errepasatzea baimendu zuena”, gogorarazi du zinegotziak.

     

    Lander Santamaríak salatu duenez “Baztan izango da kaltetu bakarra, memoria eta proiektuaren idazketa lanak ordaindu behar baititu eta makineria eta besteak mugitu izanagatik lanen esleipenduna izan den kontratistari kalteordainak ordaindu ere, azken honek gainera lortu gabeko irabaziengatik diru kopuru bat eskatzeko aukera izan dezakeelarik ere”. “Guretzako, diru publikoa sakratua da”, azpimarratu du. “Horregatik guztiagatik, ez du parte hartuko, abstenitu egingo naiz”, amaitu du adieraziz Baztango Geroa Baiko zinegotziak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko