Itzuli

Atarrabia-Geroa Baik eta Agrupación Puentesinak Osasun kontseilariarekin bilera egin dute

En la reunión se interesaron por los nuevos centros de salud que están proyectados en Villava y Puente la Reina.

    Mikel Asiain Atarrabia-Geroa Baiko zinegotzia eta Jabi Arakama Agrupación Puentesinako zinegotzia, Santos Indurain Osasun kontseilariarekin bilera egin zuten Atarrabia eta Gareseko udalerrietan proiektaturik dauden osasun etxe berriei buruzko informazioa jasotzeko.

    Bi osasun etxeen proiektuen idazketa Kontratazio Ataritik pasa da jada, hortaz haien esleipena aurki egingo da, haien finantzaketarako REACT funtsak erabiliko direnez epeak estuak direlako, 2023 urterako amaiturik egon behar baitute.

    Osasun etxeen diseinu eta burutzean materialen jasangarritasunaren edo etorkizunean zentroen energia kontsumoaren gaineko kezka agertu zioten bi zinegotziek kontseilariari, ikuspuntu energetikotik eraikin autosufizienteak egitearen alde eginez.

    “Horien funtzionaltasuna funtsezkoa da, osasungintzako profesionalen eskaerekin jada markatu delarik, haiek jarri baitituzten marra nagusiak alor horretan, baina irizpide arkitektoniko eta estetikoak ere funtsezkoak dira zentro berri horiek udalek lagatutako tokietan ahal bezain ongi kokatzeko eta haien inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin”, azpimarratu dute bi zinegotziek. “Kokaleku bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, baina haien inguruneetara ahalik eta gehien egokitzeko kezka amankomuna dute alde batetik, eta bestetik, haien diseinuan eraikinen jasangarritasunak funtsezko papera izatea”, azaldu dute.

    Bi zinegotziek haien gogobetetasuna agertu zuten bileraren ondoren, bai kontseilariaren jarrera irekiagatik, bai eta proiektuen martxagatik ere: “biak aurrera doaz, hori delarik garrantzitsuena, eta Europar Batasunak ezarritako epeen barruan amaiturik egoteko garaiz. Gure udalerrietarako ezinbestekoak diren ekintzak dira, egungo instalazioak zaharkiturik geratu baitira, eta haien hurbileko jarraipena egiteko asmoa dugu” - amaitu zuten adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko