Itzuli

Atarrabia-Geroa Baik udalerriko zikinkeria bertikala salatu du

Arazoa konpontzeko Alkatetzari egindako eskakizuna udaleko talde guztiek berretsi izan dute legegintzaldi osoan zehar

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Atarrabia-Geroa Baik udalerriko zikinkeria bertikala salatu du, eta konponbide bat ematera premiatu du Udala. Koalizioak gogorarazi duenez, “eskakizuna aho batekoa izan zen pasa den apirilaren 27an egindako Udalbatzan, bertan talde guztiek azpimarratu baikenuen gai hau, alkateak berak esanez langileria falta eta garbiketa zerbitzuan ezarrita zeuden ekintza egutegia zirela honen arrazoia”.

    Atarrabia-Geroa Bairen arabera, “bitxia da orain horrelako argudioak erabiltzea, kostu txikiagoa eta eraginkortasun eta eragingarritasun handiagoaren premisapean 2011-15 legegintzaldian garbiketa zerbitzua publiko egin zenean”. Koalizioak gogorarazi duenez bere jarrera argia izan zen eta horrela izango ote zen zalantzan jarri zuen. “Dirudienez denborak arrazoia eman digu, zikinkeria horizontala enpresa pribatu baten eskutan egon eta bertikala langile publikoen erantzukizuna bada ere, azken finean udalerriko garbiketari buruz ari baikara”, ziurtatu du.

    Atarrabia-Geroa Baik azaldu duenez, “Lorenzo Goicoa frontoiko hormak, Indurain Anaiak polikiroldegia edo Bidaburua eta Serapio Huici kaleen arteko biribilgunea bezalako tokietan zikinkeria nabarmenagoa da, baina zikinkeria bertikalaren sentsazioa herri guztira hedatu daiteke”. Koalizioak amaitzeko azpimarratu duenez, “langile falta aitzakia moduan jartzea ez da onargarria”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko