Itzuli

Autogobernuaren defentsan anbizio gehiago eskatu dio Geroa Baik PSNri

Barkosek bere atsekabea adierazi du PSNko arduradunek Gobernuan jarduten ari duten autogobernuaren defentsa dela eta

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, Elizaren sexu abusuen biktimak aitortzeko lege proposamenaren garrantzia azpimarratu du. Barkosek nabarmendu duenez, lege proposamena “gure gustukoa da Foru Ganberaren eskumenen markoan, baina nolabaiteko gabezia kutsu bat antzematen diogu, Parlamentuak ezin baitu erreparazioaren inguruan legerik eman”. Horregatik, Geroa Baitik deia luzatu diote Elizari, honek, kasuen aitorpena modu zehatzean erabakiko dituen batzordean parte har dezan eta eragindako kaltearen erreparazioarekin konprometitu dadin ere.

    Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileen egoera konpontzeko lege proposamenari dagokionez, Barkosek azpimarratu du honakoa konpondu beharreko gaia dela eta Geroa Baik testuari ekarpenak egitea aztertuko duela.

    Nafarroako Inbertsio Institutuari buruz galdeturik, Geroa Baiko bozeramaileak modu positiboan baloratu du institutu honen sorrera, EH Bildurekin egindako akordio bati betekizuna ematen baitio. “Akordio proposamenaren tramitazioa eta garapena” egin gabe dagoela nabarmendu du Barkosek, baina aldi berean balioetsi duenez, “kezkatu gintzaketela planteatu genituen gaietan, Gobernu kideen artean akordioetara iritsi gara, lehenik kontrolpean jarriz eta Gobernuaren baitan batzuen eta besteen funtzioen artean gatazkarik ez dagoela egiaztatuz, hori baitzen orain urtebete, kudeaketen hasiera adostea proposatu zenean ohartarazi genuen arriskuetako bat”.

    Nafarroako Gobernuak iragarritako Foru Administraritzako 3.589 plazen egonkortzen prozesuari dagokionez, kazetarien galderei erantzunez Barkosek azpimarratu du analisi lasaiago baten zain dagoela, “gai honen garapenean Gobernu zentralak Erkidego guztiei egindako proposamenaren ezarpen mimetiko bat egin da Foru Komunitatean”, horregatik bere “atsekabea” adierazi du “PSNko arduradunek Gobernuan egiten ari duten autogobernuaren defentsa dela eta, asko kezkatzen jarraitzen gaituen elementu bat duen Hitzarmen Ekonomikoaren erreformari gaineratuz, Parlamentuak egozpen indizea zehazteko ahalmena galtzea alegia, azken honetan denborak Geroa Bairi emango diolarik arrazoia”. Gainera, jarrera hori bera “beste alorretan ikusi dugu, hots Trafiko eskumenaren transferentzian”, gaineratu du, horregatik “anbizio handiagoa eta posizionamendu handiagoa”eskatu dio Foru Gobernuari “autogobernuaren defentsaren alorrean”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko