Itzuli

Auzoetarako funtsezkoak diren obrak iristen ez diren bitartean Labriteko zaldainaren kudeaketan egon den diru xahuketa salatu du Geroa Baik

Zaldainarekin UPNk jardun duen elektoralismoa eta Sanduzelaiko biribilgune lurperatzeko azterlanak berandu iristea deitoratu du Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Azpiegiturak “zorroztasunez” kudeatzearen alde egin du Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, eta “Iruñeko auzoentzako funtsezkoak direnak lehenetsiz”. Zentzu honetan, “Labriteko zaldainaren kudeaketan egon den denbora eta diru galera” deitoratu ditu, aldi berean gaineratuz “UPNren kapritxoa den obra izan dela, bitartean auzo batzuentzako funtsezkoak diren beste obra batzuk oraindik iritsi gabe daudelarik”.

    Koldo Martínezek azaldu duenez, “agerikoa da Labriteko zaldainaren obraren kudeaketa guztia obskurantismoaren adibide eta herritarrei adarjotzea izan dela”. “Hiria egituratzen duten azpiegiturak amankomunezko zentzuarekin kudeatuko dituen alkate bat merezi du Iruñeak”.

    Hiriko beste auzoetara iristen ez diren obrei dagokienez, Sanduzelaiko biribilgunean jarri du adibide gisa Koldo Martínezek.

    Sanduzelaiko bizilagunak entzun daitezela eskatu du Geroa Bairen alkategaiak, behin baino gehiagotan “gogorarazi baitute haien eskaera Iruñeko Plan Orokorrean jasoa dagoela, Nafarroako Etorbideak Sanduzelai igarotzen duen tartean bere lurperatzea proposatuz”.

    Era berean gogorarazi duenez, “azken bi urteetan bizitasun handiagoarekin eskatu dute bizilagunek konponbide integral baten beharra: eskabideak, mozioak eta Udalari informazio eskaerak, bizilagunak udalbatzan parte hartzea, udal arduradunekin bilerak, talde politikoekin bilerak, Nafarroako Parlamentuko lan mahaian parte hartzea, mobilizazioak, asanbladak... Entzutea eta arreta jasotzea merezi dute”, azpimarratu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko