Itzuli

Azcona: Korrika patrimonializatzeko saiakerak gaitzesten ditugu, bai eta horren manipulazio interesatua, zatia dena bailitzan nahasi nahian

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak aste honetan Korrikak Nafarroan barna egindako ibilbidea nabarmendu nahi izan du. Azconak Korrikaren jai-izaeraren garrantzia azpimarratu nahi izan du, bai eta gure hizkuntza propioetako baten aldarrikapena ere dela, Nafarroan milaka pertsona elkartuz aldarri horretan.

    Korrikaren ospakizunak hausnarketa bikoitza egitera garamatzala nabarmendu du. Alde batetik, Geroa Bairen bozeramaileak bere gaitzespen tinkoa agertu du Korrikaren edozein erabileraren aurrean eta hura patrimonializatzeko edozein saiakeraren aurrean, bai eta euskararen aldeko festa baino izan beharko ez lukeen honen erabilera interesatua gaitzetsi nahi izan du ere. Baina Azconak ere, haien adierazpen interesatuekin zatia dena bailitzan nahasi nahi duten horiek ere kritikatu ditu. “Hain gaitzesgarriak dira bai alde batekoak, bai bestekoak ere”, azpimarratu du.

    Bestalde, Geroa Bairen bozeramaileak ostegun honetan osoko bilkuran defendatuko du mozioa aipatu du ere. Zehazki, koalizioak Nafarroako Gobernua premiatzen du Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailea premiaz Estatuarekin batera dei dezan, gure Komunitateari 2024, 2025 eta 2026 urteetan dagokion defizitaren doikuntza adostu dezaten. Bestalde, Estatuko Gobernua premiatzen du ere, Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailearen baitan, Nafarroarentzako defizitaren doikuntza ekitatiboa planteatu dezan”.

    Azkenik, Azconak iragarri du pandemian musukoen erosketari buruz UPNk proposatu duen ikerketa batzordearen aurka bozkatuko duela Geroa Baik. Azconak azpimarratu duenez, Nafarroan jada gainditutako eztabaida da hau eta UPNk nahikoa argi geratu diren gaiak berriro planteatzen dituela adierazi du, horien gainean Kontuen Ganberak jada txostena egin baitzuen. Parlamentariak gaineratu du UPNk Iruñeko herritarrei azaldu beharko liekeela ea nola galdu daitezkeen erabili gabeko 400.000 musuko biltegi batean.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko