Azcona: "UPNk eta PPk ez dute demokrazian oinarrizkoa den veste elementu bat ahaztu behar, hautestontzien emaitzak entzutea alegia"
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren bileraren ostean egindako adierazpenetan, UPNk Iruñean zentsura-mozioaren aurka deitutako mobilizazioari buruz hitz egin du, mobilizazio horrekin PPk eta Voxek bat egin zutela azpimarratuz. Pablo Azconak adierazi duenez, "manifestazio oro, herritarren adierazpena den heinean, zilegi da, baina UPNri eta PPri gogorarazi behar zaie ez dezatela ahaztu demokrazian oinarrizko beste oinarrizko elementu bat badagoela, hautestontzien emaitzak entzutea alegia". "Eta hautestontziek pasa den maiatzaren 28an Iruñean esan zutena da gaur egun alkatetza berri bati eta udal gobernu aurrerakoi eta anitzari sostengu demokratikoa ematen diona", azpimarratu du.
Azconaren arabera, "Iruñeko Udalean gobernu demokratiko bati zilegitasuna kentzeko ETA mahaigaineratzen jarraitzea antidemokratikoa eta eraginkortasun gabekoa da". "UPNk 2015etik darama Nafarroako Gobernuan gauza bera egiten saiatzen, eta, oraingoz, hirugarren legealdiz jarraian oposizioan jarraitzeko baino ez dio balio izan", adierazi du.
Bestalde, Geroa Baiko parlamentuko bozeramailea harrituta agertu da UPNk Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hartutako erabakiarekin. Azconaren arabera, "ulertezina da, udal mailan 40 urte baino gehiagoz egon den adostasuna hausten du". Azconak gogorarazi duenez," inork ez ditu baztertu, joan egin dira".
Halaber, Palestinari buruzko adierazpen instituzionala ere aipatu du, adierazpen hori PP eta Vox alderdien botoen ondorioz ezin onartu ondoren. “Behin betiko suetena, nazioarteko legezkotasuna eta NBEren ebazpenak betetzea” eskatu du beste behin ere Azconak.
Pablo Azcona