Itzuli

Babes ofizialeko etxebizitza berriek izaera hori galtzea ekiditeko neurriak proposatu ditu Geroa Baik

Mikel Asiain foru parlamentariak egun dagoen araudia aldatzera premiatu du Nafarroako Gobernua

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Geroa Baik etxebizitza sozialaren inguruko hainbat neurri proposatu ditu Nafarroako Parlamentuan, Iruñeko hainbat auzotan etxebizitzek Babes Ofizialeko izaera galdu izanagatik familia ugari haien etxebizitzak abandonatzeko egoeran aurkitu daitezkeela azken egunetan jakin ondoren.

    Mikel Asiain Torres Geroa Baiko foru parlamentariak mozio bat erregistratu du, Nafarroako Gobernua premiatuz “etxebizitza sozialaren inguruan gaur egun dagoen araudia alda dezan, hemendik aurrera egingo diren babes ofizialeko promozio guztiek izaera hori gal ez dezaten, etorkizunean horrelako arazoak ekidinez”.  

    Neurri hau Aurrekontuen azken tramitaziorako aurreratua dagoen arau aldaketari gaineratuko zaio, “alokairu babestuko errentariei ematen zaizkien laguntzak Babes Ofizialeko Etxebizitzen babes epealditik haratago hedatzea bilatuz, ezagutu dugun larrialdi egoera honetara eraman gaituen eta orain iraungitzen diren 20 urteetatik haratago alegia”.   Erregistratutako ekimenean gainera, Asiainek Foru Exekutiboa premiatzen du “azken aldian izaera sozialeko etxebizitzak erosi dituzten enpresekin bitartekari lanak egin ditzan, horiei irtenbide espekulatiboak bilatu ez diezazkieten”, bai eta datozen urteetan babes ofizialeko izaera galduko duten etxebizitzen errolda bat egin dezan ere.  
     
    “Etxebizitza duina edukitzeko eskubidea eskubide subjektibo izatera pasa zen 2018ko etxebizitza Legea onartu zenetik, baina oraindik egin beharreko pausoak daude, eta orain azaldu dugun arazo hau da horren adibiderik garbiena, familia kopuru handi bati eragiten baitio”, azpimarratu du koalizioko parlamentariak.  
     
    Asiainek ziurtatu duenez “herritarrak bertan bizitzeko etxebizitzen alde egiten du Geroa Baik, eta ez espekulazio edo merkataritza elementu moduan ulertuz, etxebizitzen burbuilaren urteetan gertatu zen moduan”. “Planteatzen diren bezalako neurriek pasa den legegintzaldian ekin zitzaion bideari jarraitzen diote, Nafarroan etxebizitzaren politikei biraketa ematen jarraituz”, nabarmendu du foru parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko