Itzuli

Bardeetako aire-esklusio guneak ekar ditzakeen ondorio larrien inguruko kezka helarazi dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Bardeetako tiro eremuko aire-esklusio guneak atzerapen handiak eragin ditu azken egunotan suteak itzaltzeko baliabideen iristean, egoera hau Nafarroako Baso Suhiltzaileen kolektiboak salatu duelarik. Egoera honen aurrean, Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak azalpenak eskatu dizkio Gobernu zentralari.

    Aireko Armadak edozein aireontziri sartzea debekatzen dion eremu bat gordetzen du, Delta 50, Tafalla eta Bardeen hegoalderainokoa, bertara babes zibileko zereginetan dabiltzan helikopteroak ere ezin direlarik sartu. Pasa den astelehen eta asteartean, BRIFaren (Baso Suteetarako Errefortzu Bigrada) helikopteroak ingurubidea egin behar izan zuen Tafallaren gainetik 10 minutuz, Delta 50 eremutik pasatzea baimentzeko ezezkoaren aurrean.

    Geroa Baiko senatariak idazki bat aurkeztu du gaur Senatuan Gobernuari zuzendurik, horren inguruan galdera ugari planteatuz. Hitzaurrean Koldo Martínezek bere kezka agertzen du egoera honen aurrean. “Oraingoan pertsonak mehatxatzen ez zituen baso sute bat zen, baina agerikoa denez helikoptero-zisternaren atzeratzeak azalera handiagoa erretzea eragin zuen. Baina bihar istripu larria eduki duen edo larriki gaixo dagoen pertsona bat airez ebakuatzeko beharra egon daiteke eta ondorioak trajikoak izan daitezke”, argitu du senatari autonomikoak, Nafarroako Parlamentuak tiro eremuaren desegitearen alde edukitako adierazpenak gogoraraziz.

    Koldo Martínezek exekutibo zentralari galdetu dio zein ekintza protokolo jarraitzen dute Bardeetako Tiro Eremuko militarrek aire-esklusioa ezarri edo kentzeko. Eta Gobernuaren iritziz, babes zibileko kidegoen larrialdietarako jarduerak Delta 50 eremua bezalako hadin gune handien gainetik hegan egiteko debekua kentzeko arrazoi nahikoa ote diren.

    “Zein neurri ezartzea pentsatzen du Gobernuak eremu horretan segurtasuna bermatzeko eta irailaren 7 eta 8 egunetako jazoerak gertatzen ez jarraitzeko?”, galdetu du Nafarroako senatari autonomikoak, exekutibo zentralari galdetuz eremu militarra desegiteko prozesuan aurrera pausorik egitea aurreikusten ote duen egungo kontratua 2028 urtean amaitzean.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko