Barkos: Erabat beharrezkoa da aurrekontuetan modu zorroztasunez parte hartzea, inoiz baino beharrezkoagoa den kontuen lege bati egonkortasuna emanez
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Siemens Gamesa enpresari buruzko adierazpena aho batez onartu izana goraipatu du. Enplegu hauek defendatzearen alde egin du, “Foru Komunitatean Siemens Gamesaren presentzia bereziki positiboa egiten duten elementuen balioa azpimarratu beharra dagoelarik”.
Aurrekontuen negoziazioari dagokionez esan duenez, “garrantzitsua da urte amaierara kontuen onarpenarekin iristea, ziurgabetasunez jositako urtea baitator, eta ziurgabetasun horiek formakuntza politiko ezberdinen arteko elkarrizketa egoteko beharra dakarte ere”. Zentzu horretan, Navarra Sumak aurrekontuen negoziazioan “parte hartzeari uko egitea erabaki izana” deitoratu du Barkosek.
Zergen inguruko eztabaidari dagokionez ziurtatu duenez, “Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren arteko adierazpen jaurtiketa ezin okerragoan sartzen ari gara”, era berean azpimarratuz “aurrekontu politika batek zerga politikaren berrikusketa” behar duela, “baina egia dena da Oinordetza eta Ondare zergek, edo aberastasun handien gaineko zergak ez dutela inondik inora egun Administraritza Publikoek bizitzen ari duten egoera konpontzen”, ziurtatu du.
Azkenik, kazetarien galderei erantzunez, Barkosek Los Arcoseko zirkuitoaren salmenta aipatu du, ziurtatuz “gaizki hasten dena gaizki amaitzen dela ere”. “Nafarroako Gobernuarentzako garrantzitsua da, inoiz izan ez zen negozio proposamen eta garapen ekonomikorako proposamen baten aurrean baikaude”. “Urteetan zehar ikusi da Foru Komunitatean aberastasuna sortzeko ezarri zen ibilbidea erabat zentzugabea izan zela”, adierazi du, gaineratuz “foru diru-kutxarentzako benetako zuloa” izan zela. “Gobernuarentzako amaierarik ez duen diru jario honekin amaitzeko aukera hau ikertu beharko da eta ahalik eta baldintza onenetan, edo hain txarrak ez direnetan egin”, azpimarratu du.