Itzuli

Barkosek adierazi du zinta eta zelofanezko politikak, trafikoaren transferentzia bezain gai garrantzitsuak jorratzen dituztenean, kontu handiz egin behar direla

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Bairen bozeramailea, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarren ondoren egindako adierazpenetan, “baikor” agertu da eta “ordu gutxiren buruan”  Osasun Departamentuaren eta osasungintzako kolektiboen arteko negoziazioan akordioa ikustea espero du. Bere iritziz, “Sindikatu Medikuarekin lortutako akordioak ez du beste kolektibo profesionalekin akordioetara iristeko oztopo izan behar”, horregatik, “langile guztiengan eragina duten” neurriak ezartzearen alde egin du. “Lehen Arreta bultzatzeko neurri sortak berrikusi behar dira, bai eta sektore guztietan modu orekatuan lan egi, hala nola karrera profesionala bezalako gaietan”, azaldu du, aldi berean iritziz “akordioa ezin dela kolektibo profesional bakar batena izan, baizik eta kolektibo guztien oniritzia bilatu behar dela”.

    Geroa Bairen eledunak komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, asteburu honetan Iruñean salatu den sexu erasoari erabateko gaitzespena agertu dio Geroa Bairen izenean eta biktimari bere elkartasuna helarazi dio.

    Bestalde, 2022ko Kontu Orokorren itxiera aipatu du ere Barkosek. Osasungintzaren eta funtzio publikoaren alorretan konpromisoei aurre egiteko orduan kontuen egoera ezagutzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Bairen eledunak.

    Trafikoaren transferentziari buruz galdeturik, Uxue Barkosek azpimarratu du María Chivite Lehendakariak pasa osteguneko osoko bilkuran egindako  adierazpenetan “akordio bat lortzeko zailtasunen inguruan” ohartarazi zuela jada, “nahiz eta legegintzaldi honetan burutu beharreko transferentzia den hau”. “Alor honetan, eta egon daitezkeen zailtasunak ukatu gabe, zinta eta zelofanezko politikak, Nafarroaren autogobernuarentzako hain garrantzitsuak diren jorratzen dituztenean, Foruzaingoarentzako trafikoaren transferentzia alegia, kontu handiz egin behar direla uste dut”. “Denbora tarte bat itxarongo dugu, eta erantzunik ez badago, beharrezko azalpenak eskatuko ditugu”, adierazi du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko