Itzuli

Barkosek azalpenak eskatu dizkio Garraio Ministerioari Nafarroako PHT eta Euskal Y lotzeko zehaztapenean dagoen atzerapenagatik

Galdera sorta bat erregistratu du Senatuan, azterlan teknikoen egoera ezagutzeko helburuarekin

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioari zuzenduriko galdera sorta bat erregistratu du Goi Ganberan, “Nafarroako PHT korridorea eta Euskal Y lotzeko zehaztapenean dagoen atzerapenaren arrazoiak zeintzuk diren” ezagutzeko helburuarekin.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak “onartezina” deritzo lan tekniko hauetan dagoen atzerapena eta gogorarazi du azpiegitura honek “berebiziko garrantzia duela Nafarroarentzako, BPG industrialeko %31 baitu eta ezin da Europa kontinentalarekin lotura zuzenik gabe geratu”.

    Honi dagokionez, foru senatariak berretsi du Ezkiotik lotura egiteko hirugarren aukerak “bermatu egiten duela Nafarroa, bere herritarrak eta bertako industria Europa Barneko Garraio Sarean lehen lerroan egotea, Gasteizko aukerak eskaintzen ez duena”.

    Horregatik guztiagatik, Nafarroa eta ‘Euskal Y’ Ezkio-Itsasotik lortzea proiektatzeko lagin-zuloak egiten hasi diren jakin nahi du Barkosek, bai eta “zein puntutan egingo diren zulaketa horiek”. 

    Ildo honetan, Oscar Puente buru duen Ministerioari galdera zuzentzen dio foru senatariak, lagin-zulo horiek Aralarreko mendigunea zeharkatuz egiteari uko egin ote dioten jakiteko, Nafarroa eta Euskal Y Aralarreko mendizerra gurutzatuz lotzeko aukera behin betiko baztertuz eta mendizerra inguratzeko aukeraren alde eginez horrela.

    Era berean, Barkosek galdera egin du jakiteko ea “Garraio eta Mugikortasun Ministerioak Nafarroa eta Euskal Y lortzeko aukera hirugarren aukerarekin egitea lehenetsiko duen, Nafarroako Gobernuak 2018an planteatu zuen moduan”.

    Halaber, Geroa Baiko senatariak beste behin premiatu du “Nafarroa eta Euskal Y trenbidez lotzeko orduan, Foru Komunitatearentzako aukerarik hoberenaren alde egin dezala Ministerioak, eta ez merkeenaren alde”, horregatik eskatu du ere “zorroztasun teknikoarekin eta zintzotasun politikoz analizatu daitezela bideragarriak diren aukera guztiak, baita ere lortura hau egiteko hirugarren aukera”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko