Barkosek Eskubide Sozialen Departamentua premiatu du erresidentzia zentroetan eskaintzen diren plaza guztiak itundu ditzan
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak eta Isabel Aranburu koalizioko Eskubide Sozialen bozeramaileak Mayores Frente a la Crisis Plataformarekin bilera egin dute
Uxue Barkos, Geroa Bairen bozeramailea eta Nafarroako Gobernurako Lehendakarigaiak Eskubide Sozialen Departamentua premiatu du adinekoentzako erresidentzia zentroetan eskaintzen diren plaza guztiak itundu ditzan. Isabel Aranburu koalizioko Eskubide Sozialen bozeramailearekin batera, Barkosek bilera egin du Mayores Frente a la Crisis Plataformarekin, hauek haien eskariak, beharrak eta proposamenak helarazi dizkiolarik.
“Etekin ekonomikoa ezin da zaintzen ardatz izan, eta erresidentzia zentroetan eskaintzen diren plaza guztiak ituntzeko premiarekin batera, sektorearekin lan hitzarmen bat sinatzea funtsezkoa da ere, kontratatutako langileriaren lan baldintzak oso ezberdinak baitira eta hein handi batean prekarioak ere. Departamentua premiatzen dugu eskaintzen diren plaza guztia itundu ditzan, bere eskutan dagoen gaia baita. Era berean, lan hitzarmen bat sinatzeraino hori bultzatzea eskatzen diogu ere”, ziurtatu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Egindako bileran, oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzeko Geroa Bairen apustu sendoa helarazi diote Barkosek eta Aranburuk Mayores Frente a la Crisis Plataformako kideei, eta Nafarroako Gobernuak pasa den legegintzaldian GIZAIN Gizarte Zerbitzu Publikoen Kudeaketarako Fundazioa sortu zuela gogorarazi dute ere. “Printzipioz, gizarte zerbitzuek, oro har, kudeaketa publikoa behar dute, horrek kalitate hobea ziurtatzen baitu. Edozein kasutan, eta errealitatea nolakoa den kontziente izanik, irabazi asmorik ez dutenen alde egiten dugu eta ez diogu inolaz ere publifikazio progresibo bati uko egiten”, azpimarratu du Geroa Bairen hautagaiak.
Ordainketa partekatua berrikustearen beharra edo gizarte zerbitzuen funtzionamendua eta kalitatea bermatzeko Ikuskaritzaren garrantziarekin batera, Barkos eta Aranburuk Plataformarekin partekatu dute arretaren abiapuntua zera dela, adineko pertsonek haien etxebizitzetan ahalik eta denbora gehien egoteko duten nahia.
“Norabide honetan joan beharko dute alor honetan jorratzen diren politika guztiak: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Eguneko Zentroak, Telearreta, Autonomiaren sustapenerako eta mendekotasunaren prebentziorako Zerbitzuak edo etxeetan zaintzak jasotzeko laguntza ekonomikoak”, ziurtatu du Geroa Bairen hautagai eta bozeramaileak, aldi berean gaineratuz “lehentasunezkoa dela haien etxebizitzetan bizi diren pertsonei zuzenduriko zerbitzuak berrikustea eta haien bateragarritasuna zabaltzea”.