Itzuli

Barkosen arabera 2020ko Aurrekontuek jarraitutasuna islatu eta Nafarroari egonkortasuna ematen diote

Nafarroa berriro ere erreferente politikoa dela nabarmendu du, parlamentuko gehiengorik ez duen Gobernu batek Aurrekontuak akordioaren bitartez aurrera ateratzea posible baita

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Foru Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak ziurtatu duenez, 2020 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak “akordioaren” kontuak izango dira eta “egonkortasuna” emango dio Komunitateari, aldi berean pasa den legegintzaldiko aurrekontu ildo nagusiei “jarraitutasuna” ematen diela baloratuz.

    Uxue Barkosek prentsaurrekoan ziurtatu duenez, aurreko Gobernuari dagokionez “modu argian aurrera jarraitzen duten ildo politikoak daude”, eta Aurrekontuetan “neurri aurrerakoietatik abiatuz, gizarte oreka eta politika publikoetan parekidetasuna bilatzen dituen Nafarroa bat” planteatzen dela ziurtatu du, “bere aniztasunean aitorpen propioa bilatzen duen Nafarroa bat”.

    Geroa Bairen bozeramaileak bere “poza” agertu du akordioa erdietsi izanagatik eta Aurrekontuek “egonkortasun politikoa dakartela” azpimarratu du. “hurrenez hurrengo bostgarren Aurrekontuak izango dira, akordio hauek gertatu ez ziren epe luzeegi baten ondoren”, nabarmendu du.

     

    Barkosek defendatu duenez, akordio honekin “Nafarroa berriro ere erreferente politikoa da, parlamentuko gehiengorik ez duen Gobernua Aurrekontuak akordio, adostasun eta elkarrizketaren bitartez aurrera ateratzeko gai dela frogatu baita, besteen iskanbilen aurrean”.

     

    Geroa Baik kontuei aurkeztutako zuzenketen berri eman du, horietako batzuk PSN, EH Bildu eta Podemosekin batera izenpeturik, eta horien onarpenerako Izquierda-Ezkerraren aldeko botoa lortuko duenaren konfiantza agertu du.

     

    Geroa Bairen zuzenketen gehienak lurralde oreka eta despopulazioaren aurkako borrokaren kapituluaren baitan daude. Alor honetan, udaletan erabilera anitzeko zentroen eraikuntzaren aldeko apustua egin du koalizioak, bai eta kirol azpiegituren mantentzerako, landa eremuko eskolari babesa emateko, edo kultura eskaintzaren hedapenerako.

     

    Zentzu honetan, Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, zuzenketa hauen helburua alor honetan “gizarteak dituen erronka handiei aurre egitea da, normalean gure eztabaida politikoaren baitan egon arren, neurri zehatzak mahaigaineratu behar direlako”. “Geroa Bairen aldetik ematen den udal mailako ikuspegiak herri askoren eta horietan bizi diren bizilagunen bizi kalitatea hobetuko du”, esan du.

     

    Bere aldetik, María Solana parlamentariak bere taldeak beste alorretan aurkeztutako zuzenketak azaldu ditu, hala nola hezkuntza departamenturako, non azpiegituren hobekuntza planteatzen den, hots Iruñeko Iturrama institutuko patioaren estalduraren eraikuntza edo Barañaingo Alaitz institutuan bi musika gela eta espazio eszeniko bat, modu horretan Batxilergo Artistikoa eman ahal izateko.

     

    Era berean, Geroa Baik toki erakundeei zuzenduriko zuzenketak aurkeztu ditu desgaitasunaren edo kulturaren esparruetan, bai eta Euskarabideari laguntzak edo euskararen bultzadarako politikei laguntzak, Adimen Artifizialerako Fundazio baten sorrera, edo giza eskubideen sentsibilizazio jardueretarako gastuaren handitzea.

     

    NAVARRA SUMARI KRITIKAK TRAFIKO KONPETENTZIARI BURUZKO BOZKAKETAGATIK

     

    Beste gaiei helduz, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran trafiko konpetentziaren transferentziari buruzko debatean Navarra Sumaren boto banaketa aipatu du Uxue Barkosek (UPN alde agertu zen, Ciudadanosek abstentziora jo zuen eta PP-k alde egin zuen).

     

    Geroa Bairen bozeramaileak “oso larritzat” jo du Ciudadanos eta PP-k trafiko konpetentziaren transferentziaren alde ez agertzea, eta “Navarra Suma koalizioaren bitartez Parlamentuan ordezkaritza edukitzeko” UPN-k bi formakuntza hauei “aterkia” eman diela kritikatu du.

     

    Gainera, Navarra Suma bera izatea ekimen hau erregistratu zuena nabarmendu du, “bere ahuldade propioa agertu baitu, bai eta bereziki inoren gustukoa ez den errealitate bat agertu ere, Nafarroako Parlamentuko parlamentariak Foruaren Hobekuntzan jasotako transferentzia baten aurkako botoa ematen ikuslea alegia”. “Hau oso larria da”, azpimarratu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko