Barkosen arabera esklusibotasun-osagarria deuseztatzeko egungo proposamenaren lehen kaltetua osasungintza publikoa izango da
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Valladoliden erregistratu den azken hilketa matxista aipatu du, koalizioaren izenean modu tinkoan gaitzetsiz.
Halaber, adinekoen egoitzetako langileen greba aipatu du ere, honi buruz galdetuko duelarik koalizioak datorren Gobernuari kontrol saioan egingo duen gaurkotasun handiko galderan, izan ere “gure gizarteko errealitatean sentikortasun handienetakoa duen jardun publiko-pribatuko esparru bati buruz ari gara hizketan”.
Sendagileen grebari dagokionez, Barkosek bere gaitzespena agertu du esklusibotasunaren deuseztapenaren aurrean. Azaldu duenez, esklusibotasuna deuseztatzeko aukerari buruzko hausnarketa egitea eskatu zien Foru Gobernuko Osasun departamentuak Exekutiboa sostengatzen duten taldeei, eta nabarmendu duenez bere taldeak hausnarketa hori egin du jada.
“Beti izan gara medikuntza sektorearen jardunaren esparruan esklusibotasunaren aldekoak eta mantentzen dugun jarrera da, Gobernutik eskatu zitzaigun hausnarketa horretan datuak eztabaidaezinak baitira. Esklusibotasun-osagarria -egun indarrean dagoena- hilabetean 800 euro ingurukoa da, hori onartzea boluntarioa da eta boluntarioa da ere hori ez onartzea eta jarduera pribatua edukitzea. Medikuntza sektoreko profesional guztientzako osagarria mantentzen saiatzen ari badira, jarduera pribatua ere edukitzeari atea irekita utziz, horrek ez luke inolako zentzurik. Horren lehen kaltetua jarduera publikoa izango litzateke, itxarote-zerrenden arazoari heltzeko ordu berriak edo jardunaldi berriak erabiltzeko aukerak murriztuko bailirateke”, azpimarratu du.
Uxue Barkos