Itzuli

Baztan, Lesaka eta Urdazubiko Geroa Baik Remírez Lehendakariordeak mugen itxierari buruz esandakoa deitoratu dute

    Baztan, Lesaka eta Urdazubiko Geroa Baiko udal taldeek haien kezka agertu nahi dute Frantziako Gobernuak mugako errepide batzuk itxi ondoren. Itxiera hori, dirudienez “alerta terrorista” dela eta ezarri da, eta 2020ko martxotik COVID-19aren pandemiak eragindako Alarma Egoeraren markoan espainiar zein frantziar Gobernuek ezarritako beste neurri murriztaileei gaineratzen zaie.

    Mugaldeko udalerriek pairatzen dugun egoera ekonomiko eta sozial latzaren aurrean, asko izan dira erakunde ezberdinei helarazi zaizkien ekimen eta protestak, orain arte jarrera aldaketarik nabaritu gabe. Baztan-Bidasoa eskualdeko udalerrietako herritarrok Gipuzkoa eta Iparraldeko udalerri mugakideekin harreman ekonomiko,sozial eta familiarteko estuak ditugula gogorarazi nahi dugu.

    Nafarroako Gobernuko bozeramailearen adierazpenak deitoratzen ditugu

    Berriki, Javier Remírez Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Lehendakariorde lehenak adierazi duenez, mugako errepide horien itxierak ez du “arazo gehiegirik” sortzen Nafarroan, Nafarroako eskualde honetako errealitatearen gaineko ezjakintasun kezkagarria agertuz.

    Baztan, Lesaka eta Urdazubiko Geroa Baiko udal taldeok ez gaude Nafarroako Gobernuko bozeramaileak erabilitako hitzekin ados. Gogorarazi beharra dago Alarma Egoeraren ondorioz, lehenik; eta itxiera perimetralaren ondorioz gero, udalerri hauetako ekonomiak eta bere bizilagunen eguneroko bizitzak kalte larria pairatzen ari dutela.

    2020ko martxotik pairatzen ari ditugun eguneroko mugikortasunaren mugaketek gure udalerrietako ekonomia eta eguneroko bizitzarengan eragin larria dute, Iparraldeko gure bizilagunengan ere eragina duena egoera izanik. 

    Diogunaren adibide gisa, Berara joan behar duen Zugarramurdiko pertsona batek, ibilgailuz Lizuniagako (Sara) mendatetik 20 minutuko bidaia egin ordez, Otsondoko mendatea gurutzatu beharra du eta N-121 errepidea hartu Oronoz-Mugairin, ordubete baino gehiagoko ibilbidea alegia.

    Horregatik, gure herritarrek jasaten dituzten zailtasunekin sentikorragoa eta enpatikoagoa izan dagin eskatzen diogu Remírez Lehendakariordeari, konponbideak bilatuz.

    Hala ere, bere hitzak ezjakintasunaren fruitu direla iritzi dugu, horregatik, gure udalerrietara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu, gure eragile sozialekin, enpresariekin eta herritarrekin orokorrean hitz egin dezan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko