Itzuli

Baztanen behin eta berriro gertatzen diren telefono eta internet etenak salatu ditu Geroa Baik eta berehalako konponbidea eskatu du

    Lander Santamaria Lander Santamaria

    Baztango Geroa Baik bere kezka sakona agertu du eskualdean Telefónica/Movistar espresak ematen duen telekomunikazio zerbitzuan maiztasun handiz gertatzen diren etenaldien aurrean. Pasa den ostegunean, irailak 18, beste etenaldi masibo batek -lau ordu baino gehiagoz luzatu zena- partikular eta enpresei eragin zien 10:03etatik 14:15etara, internet, telefonia mugikor eta finko, ordainketa TPV, mezularitza eta beste komunikazio elektronikoko sistemak zerbitzurik gabe utziz.

    Egoera hau Lander Santamaría Geroa Baiko zinegotziak modu formalean salatu zuen, Udalean erregistraturiko idazki baten bidez, baina ez da gertakari isolatua. Ekainean antzekoa gertatu zen. “Behin eta berriro gertatzen diren akats hauek kalte ekonomiko eta sozial garrantzitsuak eragiteaz gain, berme falta kezkagarria agertzen duten enpresa hornitzailearen aldetik, zerbitzuaren fidagarritasun eta jarraitasunari dagokionez”, salatu du zinegotziak.

    Horregatik guztiagatik, Lander Santamaríak Baztango Udala premiatu du, honek Telefónica/Movistar konpainiari “gertatutakoaren azalpen xehe bat” eskatu diezaion, bai eta “etenaldi berriak ekiditeko berehalako neurriak har ditzan eta, bere kasuan, eragindako kalteak ordain ditzan ere”.

    “Onartezina da XXI mende betean, hain emankorra den enpresa-jarduera, jarduera soziala eta turistikoa dituen eskualde batean, mota honetako urritasunak pairatzen jarraitzea”, deitoratu du Santamaríak. “Etenaldi hauek Telefónicaren sarea erabiltzen duten beste operadoreei ere eragiten diela gogorarazi nahi dugu gainera, arazo hau Bailarako ekosistema digital osora hedatuz”, azaldu du Geroa Baiko zinegotziak.

    Geroa Baitik operadoreak premiatu dituzte zerbitzu duina, egonkorra eta XXI mendeko beharrizanei egokitua bermatu dezaten, lurralde osoan, eskualdea landa eremukoa eta hiria izatea axola gabe.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko