Itzuli

Baztango Geroa Bai Nafarroan elikadura subiranotasunaren aldeko manifestuarekin bat egitearen aurka agertu da sektorearen eta bere erregulazioaren ikuspegi mugatua ematen duelako

Koalizioaren aburuz ez da sektorea zigortzeko unea, konponbideak bilatu eta sektorea laguntzeko unea baizik

    Baztango udala Nafarroan elikadura subiranotasunaren aldeko manifestuarekin bat egitearen aurka agertu zen atzoko osoko bilkuran Baztango Geroa Bai, manifestuak sektorearen eta bere erregulazioaren ikuspegi mugatua ematen baitu.

    Elikadura subiranotasunaren kontzeptuaren garrantzia ahaztu gabe, Baztango Geroa Bairen iritziz manifestuan jasotzen diren neurri askok Baztango eta Nafarroako abeltzaintza eta nekazaritza ustiapen gehienengan eragina dute. Manifestuak sektorearen eta bere erregulazioaren ikuspegi oso mugatua ematen du gai ugaritan, hala nola lurra, ura, trantsizio agroekologikoa, abeltzaintza, ekoizpena, banaketa eta elikaduraren gaietan esaterako. Halaber, eredu agroekologiko erradikal baten aldeko apustu esklusibo eta baztertzaileak Baztango eta Nafarroako familia-ustiapenen %90 baino gehiago kanpoan uzten ditu.

    Geroa Baik defendatu du ez dela ustiapen hauek zigortzeko eta kaltetzeko unea, konponbideak bilatu eta lagundu beharra dagoela ordea, sektore honek azken urteetan pairatzen ari dituen zailtasunak kontuan izanik eta azken urtean egoerak okerrera egin duela ikusirik gainera.

    Izena eman gure buletina jasotzeko