Itzuli

Baztango Geroa Baik azalpenak eta hobekuntzak eskatu ditu bailaran maiz gertatzen diren telefono eta internet eteteen eta argindar itzalaldien aurrean

    Lander Santamaria Lander Santamaria

    Pasa den larunbatean, ekainak 13, 13:49etan, Elizondoko Movistar empresaren zuntz optikoko sarean matxura larria gertatu zen, 583 abonatu zerbitzurik gabe utziz -operatzaileak berak eskainitako datuen arabera- bai eta azpiegitura bera erabiltzen duten konpainia ezberdinetako erabiltzaile kopuru zehaztugabe bat ere. Gertakaria 56 ordu baino gehiagoz luzatu zen, ekainak 16 asteleheneko 22:12ak arte, internet, telebista zerbitzuak eta dendetako, enpresa txiki eta ertainetako, tailerretako eta autonomoen kobratze sistemak ere erabilgaitz utziz.

    Denboraldi honetan zehar negozio askok ezin izan zuten haien jarduera normaltasunez burutu ez eta txartela bidezko ordainketarik egin ere, TPV terminalak ezin baitziren erabili. Matxuraren konponketa, Movistarrek adierazi zuenaren arabera, orezko piezarik ez zegoelako luzatu zen, espresuki eskatu behar izan baitziren.

    Mota honetako gertakariak isolatuak ez direla salatu nahi dugu Baztango Geroa Baitik: internet zerbitzuan eteteak eta kobertura falta ohikoak eta jasanezinak bihurtu dira bailarako gune askotan, barkamen publikorik eskatu gabe, eta operadoreek fakturazioetan islatzen dituzten konponketa neurririk hartu gabe ere. 

    Egoera honekin batera, azken hilabeteetan Iberdrolaren aldetik itzalaldi elektriko ugari egon dira, horietako asko gauean zehar eta horiek justifikatu ditzakete baldintza meteorologiko okerrik egon gabe. Mota honetako gertakariek eragozpenak ekartzeaz gain, kalte handiak ekartzen dizkiete etxebizitzei eta jarduera ekonomikoari, beste udalerrietan ez bezalako maiztasunarekin gertatuz gainera gure udalerrian.

    Horregatik guztiagatik, Baztango Geroa Baik Baztango Udala premiatzen du Movistar operadorerekin eta Iberdrola enpresarekin harremanetan jar dadin, haien sareen egoerari buruzko informazioa eskatuz eta azkenaldian horietan burututako hobekuntzen berri eman dezan, bai eta existitzen diren alternatibak zeintzuk diren azal dezaten ere matxura luzeak dauden egoeratan ezarri ahal izateko. Era berean, azkenaldian gertaturikoak bezalako zerbitzu eteteen aurrean zein neurri konpentsatzaile aurreikusten diren jakin nahi du koalizioak, bai eta udalak herritarrei informa diezaien zein protokolo jarraitu behar duten udalek “konektibitate arazoak konpontzeko, erreklamazioen aurrean edo demanda masiboen aurrean ere, herritar guztiei telekomunikazio zerbitzu hobe bat eskaintzeko helburuarekin”, Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeei 2022 urtean jakinarazi zien moduan alegia.

    Izena eman gure buletina jasotzeko