Itzuli

Baztango Geroa Baik bere kezka agertu du udal hiltegiarekiko Udalaren jarrera dela eta

Azken hilabeteetan zehar Udal hiltegiaren inguruko iskanbila egon da bailaran. Baztango Geroa Baik eragile eta bizilagun ezberdinekin bilerak egin ditu haien esperientziak eta kezkak jasoz, horietako batzuk larriak izanik, hala nola egin ez diren kudeaketak kobratzea (MER), hitzartutako datan ganadua ez sakrifikatzea, merkantzia erretiratzeko instalazioak ireki nahi ez izatea, pleguan adostutakoak baino tasa handiagoak kobratzea, errentarien soldata handiegiak, urria amaieran hiltegia ixteko osasun funtzionario batzuen bisita eta abar.

Horrekin guztiarekin, koalizioak Elikadura Segurtasun eta Animalien Osasun zerbitzuari kontsulta egin dio espedienteen gaia dela eta. Baztango Udakeko alkatearekin eta idazkariarekin, bai eta Udalak hiltegian duen ordezkariarekin ere bilera egin dela informatzen da otsailaren 16an, bertan hiltegiaren egoeraren berri ematen zaielarik eta kontrol ofizialeko zerbitzuko albaitariak altxatutako aktak Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoan aurkeztu direla ere, azken hauek zigor espediente proposamenarekin. Gainera, Baztango Udal hiltegiari aurkeztutako bi zigor espediente daudela ziurtatu du Geroa Baik atal buruzagiarekin, alkatea honen berri dagoela ziurtatu duelarik.

Informazio horrekin guztiarekin, pasa den otsailaren 25eko udalbatzan, Geroa Baik beharrezko galderak egin zituen eta bere harridurarako, zigor espediente horien berri ez zutela erantzun zitzaion gobernu taldetik, horren erantzule enpresa arduraduna dela eta hiltegiaren kudeaketari buruzko kexa ofizialik ez dutela erantzunez. Koalizioak azpimarratu duenez, “badirudi Udalak kontratua amaitu arte denbora igarotzen utzi nahi duela, baina bitartean zer?”.

Baztango Geroa Baik bere kezka agertu du eta honako galdera egin du: “Balizko irregulartasunen horrelako frogen aurrean, nolatan ezin da ezer egin eta denbora igarotzen utzi? Udala hiltegiaren jabea baldin bada eta betetzen ari ez den sinatutako plegu bat baldin badu, zergatik ez zaio adjudikatzaileari espedienterik ireki gertakari hauek argitzeko? Egia al da bizilagun bakar batek ere ez diola Udalari inolako kexarik helarazi? Zergatik erantzuten du Udalak ez duela inolako espedienteren berririk, Elikadura Osasun Zerbitzutik zigor espediente proposamenak alkateari helarazi zaizkiola ziurtatzen den bitartean?”

Baztango Geroa Bairen arabera, “jarrera honekin badirudi Udalak ontzat ematen duela Udal hiltegiaren kudeaketa, beste instalazioetara joateko erabakia hartu duten erabiltzaile eta bezeroen kexuen aurrean, era berean udal instalazioetan gertatzen ari dena argitzeko eta ikertzeko axolagabekeria agertzen duela dirudielarik”.

Izena eman gure buletina jasotzeko