Itzuli

Baztango Geroa Baik “hondamendia” deritzo Movistar-ek bailaran dituen matxurak

    Lander Santamaria Lander Santamaria

    Baztango Geroa Bairen udal taldearen iritziz, Movistar-ek ematen duen zerbitzuan gertatzen diren etengabeko matxurak eta etenaldiak “hondamendia” dira merkataritzarentzako eta behin eta berriro gertatzen den egoera “eramangaitza” Baztango herritarrentzako orokorrean, horregatik Espainiako Telefonica enpresa premiatzen du sarearen berrikusketa osoa egin dezan lehenbailehen, eta erabiltzaileei konpentsazioa eskaini diezaien egoera honek eragiten dizkien kalteengatik. Pasa den astelehenean matxura bat erregistratu zen beste behin, 10:30etatik 17:15etaraino, zerbitzu guztiengan eragina edukiz.

    Dendak, txartel bidezko ordainketa terminalak funtzionarazteko ezgai, banketxeak eta zentro ofizialak internet bidezko haien programak aktibatu ezin gabe, eta orokorrean plataformako erabiltzaile guztiek pairatu zuten zerbitzuaren etenaldia. Sei ordu eta erdi baino gehiagoan zehar, erabiltzaileek ezin izan zuten wifi konexiorik eduki, ez komunikatzeko sare sozialik, telebistako irudi edo soinurik ez eta zenbait kasutan telefono mugikor zerbitzurik ere, horrek, logikoa den moduz, merkatarien haserrea eragin zuelarik TPV terminalak aktibatu ezinik egon baitziren, hauxe geroz eta ohikoagoa den jarduera izanik.

    Baztango Geroa Baik bere atsekabea agertu nahi du zerbitzuak dituen etengabeko matxura eta etenaldien aurrean, azkena abuztuaren 16an eta denboraldi luzekoa ere, eta horren aurretik beste ugari ere aurten. Udal taldeak “onartezina” deritzo konpainiaren aldetik dagoen konponbide eza eta ematen dituen aitzakiak, bai eta erabiltzaileekiko errespetu falta ere, izan ere matxura konpondu bitartean bidalitako mezuak zera zioen; “zure linea mugikor guztietan datu mugagabeak aktibatuko ditugu abiadura osoan nabigatzen jarraitu dezazun”, baina hori zeharo ezinezkoa zen zerbitzua erabat etenik zegoelako.

    Geroa Bairen udal taldea Espainiako Telefonica konpainia premiatzen du behingoz azalpenak eman ditzan eta etengabeko matxura hauei konponbidea emateko neurriak har ditzan, egoera ezin okerragoan dagoen sarea dagoela agertzen baitu honek. Era berean, legez aurreikusten den moduan konpentsazioak ematea eskatzen du Geroa Baik, zerbitzua urria izateaz gain, ez baitu agindutakoa betetzen.

    Izena eman gure buletina jasotzeko