Baztango Geroa Baik Nafarroako Gobernuak bunkerren berreskuratzean egindako lana baloratu du
Pasa den ostegunean, abuztuak 15, bunker ugariren berreskuratzearen aurkezpena egin zen Erratzun ate irekien jardunaldi baten bitartez. Nafarroako Memoria Institutuak Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuarekin batera burututako lan hauek, komunitate autonomo eta Europako herrialde ezberdinetako gazteek egin dituzte boluntariotzarako nazioarteko lan-gune baten bitartez. Lanak pasa den uztailaren 22an hasi ziren eta abuztuaren 17an amaitu dira.
Jardunaldi hauek Auritzeko Bunkerren jarraipena izan dira Nafarroako Gobernuak burututako proiektu baten baitan. Halaber, Baztango Geroa Baik 2017ko otsailean aurkeztu zuen mozio baten ondorioz, Baztango Udalak Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia Baztango Udalak proiektu hauetan laguntzeko duen borondatea kontuan hartzera premiatu zuen, bai eta “P” linearen baitan dauden turismo eta kultura zirkuitu txikiak sortzeari ekitera ere.
Horregatik guztiagatik, Baztango Geroa Baik Nafarroako Memoria Institutuaren lankidetza eskertu nahi dugu, bai eta Gabinete TRAMA-ko Carlos Zuza eta Niko Zuazua ere, eta lursailen jabe diren Erratzuko bizilagunak ere, hots Joxe Mari Cordoba, Carlos Garisoain eta Juancar Diaz, lehen kontaktu hau egitea erraztu baitute.
Bigarren fasea, Bunkerrak bisitatzeko proiektu bat egitea eta horien sorreraren “P” linearen diseinuaren informazio digitala eskaintzean datza, eta Baztango Geroa Baik hori Erratzun egitea ahalbidetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du.