Belate eta Almandozeko tunelekin UPN-k izandako arduragabekeriak 50 milioi euroko gainkostua ekarriko duela salatu du Geroa Baik
Pablo Azcona parlamentariak azpimarratu duenez “UPNk bere gobernu urteetan burututako kudeaketa ezin okerragoaren beste erakusgarri bat gehiago da hau”
Belate eta Almandozeko tunelekin UPNk izandako arduragabekeriak 50 milioi euroko gainkostua ekarriko duela salatu du Geroa Baik. Pablo Azcona parlamentariak azpimarratu duenez “gaur Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Kontseilariak Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuran egindako iragarpena, UPNk gobernu erantzukizunak izan zituen urteetan burututako kudeaketa ezin okerragoaren beste erakusgarri bat gehiago da”.
Koalizioak gogorarazi duenez, “Europako araudira tunel hauen egokitzea 2004an egin behar izango litzateke, Europar Batasunak lan hauengan eragina zuen direktiba onartu zuenean alegia, UPNk tunel hauek zazpi urte lehenago inauguratu zituelarik”. “Hurrengo hamar urteetan zehar gainera, eta kudeaketa ardurak zituenean, UPNren gobernuek ez zituzten beharrezkoak ziren egokitzapen horiek burutu”, ziurtatu du Azconak.
Era berean, Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez, “UPNk, oparoaldi ekonomiko handiena izan zuen garai hartan, lan hauei ekitetik urrun, Foru Komunitatearen zorra handitzen ibili zen itzalpeko bidesariak bezalako jardunekin, hauek gaur egun oraindik, foru diru-kutxarako zama handia direlarik, urtean 100 milioi euro baino gehiagoak direlarik”.
Bestalde, “azpiegitura honen gabeziei aurre egiteko pasa den legegintzaldian Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako Departamentuak burututako planifikazio eta ekintza lan garrantzitsua” azpimarratu du Azconak. “Ildo berean, eta aurretik zetorren arazo honi konponbidea emateko, aurreko Gobernuak 4 urteko luzamendua eskatu zion Europar Batasunari, epe horretan bi tunelen egokitzapen lanak amaitzeko”, azaldu du parlamentariak.
Zentzu honetan, “indarrean dagoen Europako araudia bete ahal izateko, Lurralde Kohesiorako Departamentuak bi tunel hauen eraikuntza proiektua berriro egokitu izana” balioetsi du Geroa Baiko parlamentariak, eta “arazo honi konponbidea emateko lanak, pasa den legegintzaldian hasi zena eta egungoan ere aurrera doana alegia, emaitza ona edukitzea” espero du Azconak, “UPNko gobernuek herentzia moduan utzitako kudeaketa ezin okerragoari konponbidea emanez”.