Itzuli

CAN Batzordeko ondorioak Auzitegi Nazionalera bidaltzea eskatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Orain Bai eta Izquierda Ezkerra parlamentu taldeek Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eskaera egin diote, Nafarroako Aurrezki Kutxaren Desagerpenaren Ikerketa Batzordeak berriki onartu duen ondorio Dokumentua Auzitegi Nazionalera bidaltzeko. Pasa den otsaileko azken Osoko Bilkuran onartu ziren ondorioek agertzen dutenez, Nafarroako Kutxak, desagertu ordez bakarkako bidea egiteko gaitasuna zuen, gure inguruko beste finantza erakundek egin duten moduan, bere fundazio-helburu bakar bati ere uko egin gabe eta nafar gizarteari zerbitzua emateko bokazioa mantenduz.

Dokumentuaren arabera, Nafarroako Kutxaren desagerpena eta bere ondarearen %80ren galera Enrique Goñi zuzendari ohiak bultzatutako negozio eredu aldaketaren ondorio izan zen, UPNko buruzagien borondate hutsagatik jarritako pertsona baten erabakiengatik alegia. Txostenak agertzen duenez, Goñi jaunak eta bere lantaldeak erabaki estrategiko ezin okerragoak hartu zituen, hala nola Caja Sol Banca Cívican sartzeko erabakia, hura izan baitzen Nafarroako Kutxarentzako puntilla, nahiz eta Espainiako Bankuak Caja Solen aurreko egoera bere osotasunean ezagutu, bai eta Nafarroako Kutxako buruzagietako askok ere kutxa andaluziarraren sarrerak ekarriko zituen galera handiak ezagutu.

Gainera, foru erakundeei zegozkien kontrol funtzioetan egondako utzikeria boluntarioa salatzen du testuak. Hamarkada honetan, Nafarroako Kutxak enpresetan zituen partaidetzak, epe luzera egindako inbertsioetan oinarritzen zirenak, enpresa publikoen akonpainamenduan egindakoak eta Nafarroarentzako ekimen estrategikoak, egroz eta opakoagoa zen CANen Enpresa Korporazio batetara igaro ziren, epe motzeko eta espekulazio estrategia batetara zuzenduz. Bi efektu berezi egon ziren, alde batetik, CANen ohiko jardueran beherakada konpentsatzeko eta makillatzeko ezohiko emaitzen sorrera, eta bestaldetik, orduko botere politikotik gertuen zeuden talde pribatuei akonpainamendua.

Ondorio guzti hauek dokumentu kopuru handi batean oinarritzen dira alde batetik, Espainiako Bankuko txostenetan bereziki, horiek guztiak Batzordeak analizatu dituelarik, eta bestetik bertara deituak izan diren pertsonen agerraldietan ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko