Chivitek Nafarroako Gobernuko Lehendakari moduan Kataluniako hauteskunde kanpainan izandako parte hartzeari buruz galdetu du Geroa Baik
Kargu instituzionala Salvador Illaren aldeko botoa eskatzeko PSOEren bideo batean erabili izana salatu du koalizioak
María Chivitek, Nafarroako Gobernuko Lehendakari moduan Salvador Illa hautagai sozialistaren aldeko botoa eskatzen duen hauteskunde bideo batean izandako parte hartzeari buruz galdetu du Geroa Baik.
PSOEren sare sozialetan argitaratu den bideoan María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakari moduan azaltzen da, bideoaren idazkunak jasotzen duen moduan, Illa hautagai sozialistaren alde agertuz.
Geroa Baik gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuari eta bere Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legearen 3. artikuluak zera dio hitzez hitz:
Geroa Bai recuerda que el artículo 3 de la Ley Foral 14/2004, de 3 de diciembre, del Gobierno de Navarra y de su Presidenta o Presidente dice textualmente:
3. artikulua. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren izaera.
1. Nafarroako Gobernuko lehendakaria Foru Komunitatearen ordezkari gorena da, baita Estatuak Nafarroan duen ordezkari arrunta ere.
2. Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren lana gidatzen du, gobernuko burua eta ordezkaria da, eta gobernuko kideen jarduketa eta eginkizunak koordinatzen ditu.
Hori guztia hala izanik, Geroa Baik galdera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, jakiteko aipatutako artikulu horretan jasotzen diren funtzioetatik zeinek azaltzen duen Chivite andreak datorren otsailaren 14ko Kataluniako Hauteskundeetan hautagai sozialista den Illa jaunaren alde izandako partaidetza.