Covid-19aren krisialdiak genero berdintasunarengan duen eraginari buruz galdetu dio Martínezek Gobernu zentralari
Nafarroako senatari autonomikoak ekimen bat aurkeztu du Goi Ganberan, pandemiak “emakumeengan kalte handiagoa” eduki dezakeela aurreikusiz eta “haien autonomia ekonomikoan, gizarte ahultasunean eta partaidetza politiko gabeziarengan eragina” eduki dezakee
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Espainiako Gobernuari zuzenduriko galdera zerrenda bat erregistratu du, koronabirusak sortutako krisialdiak “genero berdintasunaren agendarengan” eduki ditzakeen eraginei buruz galdetuz, pandemiak “emakumeengan kalte handiagoa” eragin dezakeela aurreikusiz eta “haien autonomia ekonomikoan, gizarte ahultasunean eta partaidetza politiko gabeziarengan eragina” eduki dezakeela aurreikusiz ere.
Horregatik, Martínezek Exekutiboari galdetu dio “koronabirusak emakumeengan dituen eraginengan fokatutako arintze estrategiarik diseinatzea pentsatu” ote duen, eta hala bada, “zeintzuk diren horiek”, eta “koronabirusaren eragin ekonomikoaren gainean sexu bereizketa agertzen duen datu banandurik” ote duen, kontuan izanik “emakumeek pairatzen duen ahultasuna handiagoa dela, tenporaltasuna edo kontratuaren erregulazio gabezia direla eta, besteak beste”, eta “haien enplegua galduko duten emakume kopurua gizonezkoena baino askoz handiagoa izango dela” aurreikusiz.
Parlamentuko ekimenaren argudiaketaren arabera, emakumeek “desabantaila egoeratik abiatzen dira lan merkatuan. %55eko jarduera tasa dute, gizonezkoen %65aren aurrean; %17ko langabezia tasa, gizonezkoenaren %14 baino gutxiagoren aurrean;eta %44ko enplegu tasa gizonezkoenaren %56aren aurrean, horregatik gizonezko eta emakumezkoen errealitate ezberdinak kontuan izango ez dituen erantzun batek aurretik zeuden arrakalak are gehiago handituko ditu”.
Halaber, testuak azpimarratzen duenez “emakumeek gizonezkoek baino bi ordu eta laurden gehiago erabiltzen dituzte bataz beste etxeko lanetan” eta “koronabirusak eragindako pandemiaren ezaugarrietako bat zaintza lanen zentraltasuna da, emakumeek gizonezkoek baino neurri handiagoan jardunez horiek”. Errealitate hau kontuan hartuz, Gobernuak “sexu bereizketa agertzen duen zaintza kargaren daturik” duen galdetu du Martínezek, bai eta “zeintzuk diren horiek”.
Halaber, Exekutiboak “koronabirusaren krisialdiari erantzuna emateko genero alorrean aditurik sartzea pentsatu” ote duen jakin nahi du Martínezek, eta “konfinamenduan zehar genero indarkeriaren eraginari buruzko daturik” ote duen ere.
Argudiaketak zehazki azpimarratzen duenez, “genero indarkeriaren aurrean emakumeei babesa emateko neurriak salbuetsiz, kanpaina espezifikoa dutenak, bai eta etxeko langileentzako jada iragarritako neurria ere salbuetsiz (azken honen kanpo kontraturik ez dutenak geratu direlarik, denen herena gutxi gorabehera), pandemiari aurre egiteko hartu diren neurri eta emandako erantzun bakar batek ere ez du, gutxienez modu esplizituan, genero ikuspuntuaren analisirik eduki, neurri horiek gizonezko eta emakumezkoengan duten eragina kontuan aztertzeko eta, bere kasuan, ezberdintasun horiek konpontzeko neurri espezifikoak sartzeko”. “Eta hala ere -amaitu du Martínezek- ikuspuntu honi entzungor egiteak, gizarteak krisialdi honetatik irtengo diren moduan zehaztuko du”.
Koldo Martínez