“Demokraziaren eta bere baloreen defentsan atzerapauso bakar bat eman ez dadin lan egingo dugu” azpimarratu du Gero Baik
María Solana parlamentariak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Foru Ganberaren hurrengo osoko bilkuran Geroa Baik defendatuko dituen bi mozio aurkeztu ditu.
Alde batetik, Zibersegurtasunaren Nafarroako Agentziaren sorrera eskatzen duen mozioa aurkeztu du koalizioak. Solanak azaldu duenez, “Trantsizio Digitalaren Departamentuak denboraldi bat darama jada Zibersegurtasunaren Nafarroako Zentroaren sorreran lanean, alor honetan Estatuko buruan jarriko gaituen apustua alegia”. “Delitu hauen prebentziorako formakuntzara bereziki dago fokaturik zentro hau”, azaldu du Geroa Baiko parlamentariak eta gaineratu duenez, “gure uste Agentzia zentro honen osagarria izan daiteke, Berrikuntza eta Trantsizio Digitala lantzen baititu Barne departamentuarekin batera, ziberdelituen pertsekuziorako eta argitzerako edo ziberdelituak argitzeko”. Bestalde, Geroa Baik beste mozio bat erregistratu du, kirolean sexu arrazoigatik sexu abusua eta jazarpenaren aurrean arreta emateko zerbitzu bat sortzera premiatuz Gobernua. Solanak azaldu duenez, jada badago protokolo bat baina emakumezko kirolariak kanpo uzten ditu.
Halaber, “edozein formakuntza politikoren aurka gerta daitekeen edozein indarkeria mota” gaitzesteko PPren adierazpen instituzionala aipatu du ere. Solanak azaldu du Geroa Baik ekimen honen alde egin duen arren, EH Bilduren abstentzioa eta Vox-en aurkako botoa medio ez dela aurrera atera. Bozketaz haratago, Solanak nabarmendu duenez, “bikaina litzateke PPk predikatzen duena beteko balu: erakundeei, gobernuei eta herri subiranotasunari buruz dioena alegia”.
Geroa Baiko parlamentariak gainera, Vox-en “kexu injustifikatuari” erreparatu dio, Parlamentuko Presidentetzari inpartziala izatea eta begiramena zaintzea eskatzen duena alegia. Solanaren arabera, “oso larriak dira Vox-en adierazpenak, ziurtapenak eta diskurtsoak”. “Geroa Bain diskurtso hauek ekiditeko egingo dugu lan, arrazistak, xenofoboak eta matxistak baitira eta demokraziari dagokionez oso urriak”. Era berean iragarri duenez, “ziurtasun osoz dakigu arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Foru Legeak dioen moduko Protokolo bat lantzeko proposamen lantzen ari duela Parlamentuko presidenteak”. “Demokraziaren eta bere baloreen defentsan atzerapauso bakar bat ere ez ematea bermatzeko beharrezkoak diren pauso guztiak emango ditugu”, azpimarratu du.
Azkenik, Estatuan bizi den egoera politikoari erreparatu dio María Solanak, eta ziurtatu duenez “elkarrizketan aritzea zilegi da, baina demokrazia derrigorrezkoa ere dela esango nuke”. “Alderdi edo formakuntza politiko ezberdinen arteko elkarrizketa demokratikoa eta osasuntsua da, eta gertaturikoak ikusita, eraginkorra ere dela esan daiteke”.