Desgaitasun intelektuala duten eta genero indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako arreta handiagoa eskatu du Koldo Martínezek
Senatari autonomikoak buruko gaixotasuna dutenei txertaketan lehentasuna emateko beharra defendatu du ere
Desgaitasun intelektuala duten eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta hobetzeko beharra defendatu du Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak gaur Goi Ganberan izandako hizketaldian, bai eta buruko gaixotasunak dituztenak lehentasunez txertatzeko premia ere, Covid-19 edukitzekotan haien pronostikoa larriagoa izatea eragiten duten beste patologiak dituzten pertsonen modura.
Koldo Martínezek gogorarazi duenez, 2019ko Genero Indarkeriaren estudioaren datuek azpimarratzen dutenez desgaitasun intelektuala duten emakumeen %40 indarkeria motaren bat pairatu dute haien bikotearen aldetik, gainontzeko emakumeen kasuekin alderatuz nabarmenki handiagoa den zifra alegia. Senatari autonomikoak salatu duenez, “askotan epaileek, fiskalek, abokatuek eta poliziek haien jarduera profesionalean barrera mentalak ezartzen dizkiete desgaitasuna duten eta laguntza bila joaten diren emakume gutxiei” eta askotan haien testigantzak zalantzan jartzen dira, horregatik protokoloak hobetzearen alde egin du, bai eta haien eskubideak bermatu behar dituztenei formakuntza berezia ematearen alde ere. “Poliziak eta Botere Judizialak ez dute desgaitasuna duten pertsona batek biktima, akusatu edo lekuko moduan parte hartzen duen kasuetan behar bezala jokatzeko formakuntzarik”, gogorarazi du, estudioa aipatuz.
Buruko gaixotasuna duten pertsonak txertaketan lehenetsi
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonei txertaketan lehentasuna emateko beharraren defentsa egin du Koldo Martínezek ere Senatuko osoko bilkuran izandako beste hizketaldi batean, Covid-19aren eraginek gehien kaltetzen duten beste kolektibo bat baitira. “Une honetan, buruko gaixotasun larria duten gaixoek, hots alterazio psikotikoak eta nahasmendu bipolarra duten pertsonek, COVIDarekin gaixotzekotan ospitaleratzeko edo hiltzeko arrisku handiagoa duteka dioten sei ikerketa baino gehiago argitaratu dira A.E.B.-n, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Suedian”, gogorarazi du Geroa Baiko senatariak. Horretaz gain, 4 herrialdek egokitu dute haien txertaketa estrategia ezagupen berri honetara: 2020ko abenduan, Danimarka eta Erresuma Batua; Herbehereak urtarrilean, eta duela bi aste, Alemania.
Horregatik eskatu du kolektibo hau lehentasunezko txertaketa taldeetan sar dadila, minbizia, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa, EPOC, Down Sindromea, bihotzeko gaixotasunak, gizentasun larria, organo transplantea, tabakismoa, zelula falziformeen gaixotasuna, 2 motako mellitus diabetesa, bai eta haurdun dauden emakumeak bezalaxe.
Koldo Martínez